2 URTE, 4 HILABETE ETA EGUN 1 - DBH34-BATXI

    This combination does not exist.

    Dokumentala da, elebitan, euskaraz eta gazteleraz, euskarazko azpitituluekin.


    Hasi eskaera hemen, ikusle kopurua sartuz:



    ADIN EGOKIA
    DBH 3-4-BATXI
    Iraupena

    90'
    Urtea

    2020
    Zuzendaria
    Lander Garro
    Herrialdea

    Euskal Herria

    Sinopsia

    Dokumentala da, elebitan, euskaraz eta gazteleraz, euskarazko azpitituluekin.


    Preso bat, Iruñeko kartzela utzi eta hainbat urte geroago, bere ziegara itzultzen da kartzela betiko eraitsia izango den egunean.

    Pozik behar luke, baina presoa, ziegan dagoela, negarrez hasi da. Bertan eman zituen presoak, intsumitu izateagatik, bere bizitzako 2 urte eta 4 hilabete.

    Zuzendariak, irudi horretatik abiatuta, 90 hamarraldiko derrigorrezko zerbitzu militarraren kontrako mugimenduaren azterketa bat egingo du: politikoa, soziala, eta intimoa. Horretarako, ziegara sartu zen intsumitu hori eta haren hainbat kide erabiliko ditu: beren bizitzak berregin zituzten arren, beren baitan intsumitu izaten segitzen dute.

    Zergatik ikusi film hau?

    Euskal gizartearentzat hain garrantzitsua izan zen intsumisio mugimenduan emakumeek ezinbesteko papera bete zutela konturatuko gara.

    FILMAN LANDU DAITEZKEEN GAIAK

    • DESOBEDIENTZIA ZIBILA EZ BORTITZA
    • EUSKAL HERRIKO HISTORIA
    • GIZARTE MUGIMENDUAK
    • GIZARTEA

    Material didatikoa

    Film honen material didaktiko PDF formatu editagarrian duzu eskuragarri alboko botoia sakatuta. Material didaktikoa zure ordenagailura deskargatu eta bertan editatu dezakezu.
    MATERIAL DIDAKTIKOA URRIAN EGONGO DA ESKURAGARRI, EMANALDIAK HASTEAREKIN BATERA

    Trailerra


     
     

    Filma ikusi hemen 

    Filma ikusteko sartu dagokion pasahitza “Passsword” eremuan eta sakatu “Watch Video” botoia.

    Filma pantaila osoan ikus dezakezu beheko menuan lau gezitxo dituen botoia sakatuta.