Ikasleentzako material didaktikoa · DBH
Pasahitza ez baduzu, galdetu zure irakasleari.
Si no tienes la contraseña, pregunta a tu profesor/a.
BIZKARSORO
Frantzia sortua zen. Frantsesak sortzea falta zen bakarrik.
Ikasleentzako Material Didaktikoa · DBHFITXA TEKNIKOA
- Zuzendaria:
- Josu Martinez
- Gidoilaria:
- Josu Martinez
- Urtea:
- 2023
- Herrialdea:
- Euskal Herria
- Iraupena:
- 82 min
SINOPSIA
Josu Martinezek zuzendutako fikziozko luzemetraia da Bizkarsoro. Bizkarsoro herria ez da existitzen eta, era berean, Euskal Herriko edozein herri izan daiteke Bizkarsoro. Bizkarsorotarrak fikziozko pertsonaiak dira eta, era berean, euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldun guztiak dira Bizkarsorotarrak. 1914tik 1982ra bitartean gertatzen diren bost istoriok osatzen dute filma. Ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarritutako fikziozko bost istorio dira, bost hamarkadatako kontakizuna.
Egileak: Miren Oteiza Piera, Elena Aguilera Villalobos, Miren Garbiñe Basurto Luzuriaga · Edizioa: Tinko Euskara Elkartea
A. Izenburutik abiatuz
Bizkarsoro du izenburua laster ikusiko duzun filmak.
Izenburu horrekin, pentsa ezazu nolakoa izango den filmaren kartela. Orri batean irudikatu ezazu edo programa baten bidez sortu zure kartela. Gelan, kortxoan edo horma digital batean, ikusgai jar itzazue kartel guztiak eta zuen artean komentatu atera diren ideiak.
Ondoren, benetako kartela ikusten duzuenean, zuek egindakoekin konparatuko duzue. 👇
B. Kartela
Badakizu zer den euri-jasa bat, baina badakizu zer den hitz-hodei bat? Ba, orain, denon artean hitz-hodei bat sortuko dugu. Horretarako, begira iezaiozu filmaren kartelari 10 segundoz, eta gero itxi itzazu begiak!
🗣️ Irakasleak galdetuko dizu zure hitza eta arbelean idatziko du. Gelakide denon hitzekin, hitz-hodeia sortuko da!
Konparatu: zure kartela eta benetakoa aukerakoa
C. Hipotesiak
Orain, filmaren kartela ikusita, hausnartu pixka bat galdera hauen inguruan:
Hori guztia hausnartu ondoren, zure burua prest dago jada pelikula honi buruzko hipotesi bat botatzeko:
💡 Gorde ondo hipotesi hau: filma ikusi ondoren (A. Hipotesiak argitzen!) automatikoki agertuko zaizu, bete den ala ez egiaztatzeko.
D. Trailerra
Filmaren trailerra ikusiko duzu orain. Aurretik, irakur itzazu galdera hauek, eta, trailerra ikusi ostean, erantzun galderei:
Ez bada ikusten: ireki YouTuben (labur.eus/TRBS)
E. Sinfonia
Bizkarsororen zuzendariak, Josu Martinezek alegia, honako hau dio filmari buruz https://bizkarsoro.eus/ webgunean:
🎼 Sakatu mugimendu bakoitza, edo jo sinfonia osoa
🔎 Ikertu:
F. Denbora lerroa
F.1. Urtez urte... banaka edo taldeka
Film honetaz gozatzeko, merezi du ikertzea zer gertatzen zen Euskal Herrian denboraren lerro honetan agertzen diren urteetan. Banatu urteak gelakideon artean, eta (ikasle edo talde) bakoitzak urte bakarra ikertuko du; eta, ikertu ondoren, erabakiko du zer hiru hitz gako idatziko dituen urteari dagokion koadroan. Azkenik, gelakideei komentatuko die zergatik hautatu dituen hitz horiek, zer gertatu zen urte horietan.
👆 Sakatu urte bat hitz gakoak idazteko. ★ Nire urtea markatu, irakasleak egokitu dizuna. Gelakideen hitzak entzutean, beste urteetakoak ere osa ditzakezu.
F.2. Segi ikertzen!
Filmean agertzen dira ikertzea merezi duten beste kontu batzuk ere:
Ikertu ondoren, koka itzazue hitz hauek denbora lerroan: (① sakatu hitza → ② sakatu urtea goiko lerroan)
Adi-adi egon!
Badakigu 5 istorio kontatzen direla filmean, eta urte ezberdinetan gertatzen direla. Filma ikusi aurretik, gela 5 taldetan banatuko duzue. Talde bakoitzari istorio/mugimendu bat aztertzea eta lantzea egokituko zaio. Aurrera! Banatu zuen artean mugimenduak!
Zein istorio egokitu zaizue? 👇
Komenigarria da filma ikusi bitartean, istorio horri bereziki erreparatzea. Datu horiek beharrezkoak izango dituzue, gero gelan zuen taldean istorio hori landuko baituzue. Hurrengo galdera hauek ere lagungarriak izan daitezke informazio bilketarako.
1. istorioa
- Zergatik ez du emakumeak berak irakurtzen bere semearen gutuna? Zergatik irakurtzen dio neskatxa batek?
2. istorioa
- Zer da Anti-a?
- Zer idatzi behar dute haur batzuek arbelean? Zergatik?
- Zergatik darama benda bat aitak begietan?
3. istorioa
- Nor da uniforme militarrez jantzia dagoen gizona? Nongoa?
- Nor da Patxi? Nongoa da?
- Zergatik dago ezkutaturik?
4. istorioa
- Zergatik saiatzen da nesketako bat frantsesez hitz egiten?
- Zer ezkutatu zion amak alabari? Zergatik?
5. istorioa
- Herriko haurrak bi taldetan agertzen dira. Zergatik?
- Kartel bat agertzen da horman itsatsita. Zer dio?
- Nola zauritu da Miren?
A. Hipotesiak argitzen!
Filma ikusi aurretik klasean egin zenituzten hipotesi edo aurreikuspenetan asmatu ote zenuten edo ez frogatzeko garaia da. Hona hemen orduan idatzi zenituenak. Ahoz, komenta ezazue ea zenbateraino bete diren zuen aurreikuspenak: zertan etorri zineten bat filmarekin eta zertan ez.
B. Kontakatilua!
Orain, ikusitakoa besteei kontatzeko unea ailegatu da. Bildu zure taldekideekin, amankomunean jarri ikusitakoa eta, taldekide guztion artean, idatz ezazue zuen film zatian agertzen den istorioa. Ondoren, klasekideei ahoz kontatuko diezue idatzi duzuen hori.
Zuen istorioa: — (aukeratu «Adi-adi egon» atalean)
C. Fotogramak
C.1. Izenburua gela osoa
Filmaren bost zatiak edo istorioak kontatu dituzue, eta, orain, gelakide guztion artean asma ezazue izenburu bat istorio bakoitzarentzat. (Puzzlean automatikoki agertuko dira.)
C.2. Puzzlea binaka
Gogoan dituzue jada aipatu ditugun hitz hauek?
Orain, fotogramen galeriaz baliatuta, filma osorik gogoratuko duzue eta, horrela, puzzlea osatu. Binaka jarrita, ordena itzazue argazkiak filmean agertzen diren ordena kronologikoan. Horretarako, jakina, lehendabizi, istorioka sailkatu beharko dituzue. Ondoren, argazki bakoitzaren azpian idatz ezazue burura datorkizuena argazki-oina sortuz.
🧩 Nola: sakatu fotograma bat eta gero hutsune bat (edo arrastatu). Fotograma bat galeriara itzultzeko, sakatu berriro. 🔍 ikurrak handitu egiten du. 0 / 15 kokatuta.
D. Aldatu elementu bat
D.1. Aldatu eta ikusiko duzu… taldeka
Talde bakoitzak bere mugimendua hartuko du, eta badakizue zer egingo duen? Ba, istorio horretan dagoen elementu bat aldatu, kendu, gehitu edo osatu: bukaera edo hasiera, pertsonaia bat, objektu bat, jarrera bat…
Ondoren, aldaketa horrekin eta aldaketak dakartzan ondorioekin, istorioa berregingo du. Azkenik, istorio berria besteen aurrean antzeztuko du.
Zuen istorioa: —
D.2. Aldaketaren ondorioak
Orain irudikatu itzazue aldaketa hauek, eta hitz egin zuen artean zer ondorio izango lituzketen filmean. (Sakatu bakoitza eta idatzi zuen ondorioak.)
Gutunaren ordez lore-sorta bat
Bendaren ordez domina bat
Anti-aren ordez goxoki bat
Parisko maistraren ordez Bizkarsoroko maistra
Ikastola kalean egon beharrean eraikin berri handi batean
E. Emakumea
E.1. Filmeko emakumeak
Filmean adin guztietako emakumeak agertzen dira. Zerrenda itzazu eta, gero, aztertu zer rol duen filmean haietako bakoitzak eta zer harreman duen hizkuntzarekin.
Rola: Ama semearen esperoan bizi da, falta den semearen platera jartzen du mahaian. Itxaropena sinbolizatzen du semeak utzitako hutsunea ukatuz.
Hizkuntza: Euskaraz bizi da, ez daki irakurtzen eta neskatxari eskatzen dio gutuna irakurtzeko. Ez da argi gelditzen frantsesa ulertzen duen ala ez.
E.2. Emakumeak eta euskara eztabaida
Hori guztia aztertu ondoren, zure ustez, XX. mendean zein izan zen emakumeen rola euskararen transmisioan? Mintza zaitezte zuen artean horretaz.
E.3. Euskara eta zu
Eta transmisioaz ari garela, egin ezazu gogoeta:
📜 Gure dekalogoa 0 / 10
Eta azken galderaren erantzunekin, ongi legoke dekalogo bat sortzea ea laguntzen digun euskara bizirik mantentzen!
F. Hitzak ere hiltzen dira
Filmean entzun dugu hitzak hil egiten direla.
Norbaitek hitzak gorde ditu poxpolo kutxatxoetan lurperatuta. Zuk zer hitz gordeko zenuke inoiz desager ez dadin? Pentsatu ongi, eta idatzi.
Ondoren, kutxatxo batean sartuko duzu, jakinik gelakide bati oparitzeko dela. Oparitxoak elkarri eman eta gero, gelakide guztion hitzekin egin ezazue horma-irudi bat ikastetxean ikusgai jartzeko. Hitzak denen bistan badaude, ez dira galduko!!!
HITZAK DENEN BISTAN BADAUDE, EZ DIRA GALDUKO!!!
G. Memoria
Bizkarsoron agertzen diren egoeren antzekoak bizi izan dituzte gure aurrekoek, Euskal Herriko hainbat tokitan.
Filmaren zuzendariak esan zuen elkarrizketa luzeak izan zituela pertsona askorekin haien biziaz eta herriaren memoriaz, eta hauxe gehitu zuen: «Herritarren ahotik bildutako lekukotzak dira filmaren oinarria».
Orain, zuek ere horixe egingo duzue: gurasoei, osaba-izebei, aitona-amonei, bizilagunei… elkarrizketa egingo diezue. Horretarako, lehendabizi, binaka, galdeketa bat prestatuko duzue. Filmean agertzen diren egoerak kontuan izanik, galdetuko diezue ea zer oroitzapen, zer sentimendu, zer irudipen… dituzten euskara dela-eta; esate baterako, ea euskaraz aritzeagatik gutxiespenik, zigorrik, saririk, onespenik jaso duten inoiz.
❓ Gure galdeketa 0 galdera
Ideiak (sakatu gehitzeko):
🎙️ Grabatu aurretik
Erantzun guztiak bideoetan edo audioetan jaso itzazue, ondoren klasean denok horren berri izateko.
H. Behin betiko
Amaierara heldu gara!!! Eta Euskal Herrian ohikoa den bezala ospatuko dugu. Nola? Ba, denok elkarrekin euskaraz kantatuz!
Eta kantatzeko, Josu Martinezek filmaren bukaerarako hautatu duen Imanol Urbieta musikariaren «Behin betiko» kanta erabiliko dugu. Kantaren testu sinple eta laburrak ezin argiago hedatzen du euskararen aldeko mezua.
BEHIN BETIKO
Egilea: Imanol Urbieta Beristain
Jarraitu letra bideoan eta kantatu denok batera! 🎤
Kantaren hitzak liburuxkako 15. orrialdean ere badituzu · ireki YouTuben
Amaitu al duzu? Bidali zure lana irakasleari
Inprimatu edo PDF gisa gorde, edo kopiatu testua eta bidali.
Apunteak edo oharrak hartzeko orria
📵 Zinema-aretoan ez erabili pantailarik. Orri hau inprimatu eta eraman paperean, edo bete filma bukatu eta berehala, oroitzapenak fresko dituzula.
Tinko Euskara Elkartea · 1993tik euskarazko zinea sustatzen · tinkoeuskara.eus