Ikasle koadernoa · LH 4., 5. eta 6. maila
Pasahitza ez baduzu, jarri harremanetan zure irakaslearekin.
LURRAK EZTANDA EGIN ZUEN EGUNA
Ikasle koaderno digitala · Lehen Hezkuntza 4., 5. eta 6. maila
FITXA TEKNIKOA
- Zuzendaria:
- Peter Browngardt
- Gidoilaria:
- Kevin Costello
- Ekoizlea:
- Warner Bros. Animation
- Urtea:
- 2024
- Iraupena:
- 91 min
- Herrialdea:
- Estatu Batuak
SINOPSIA
Porky eta Lukasek Lurra suntsitzeko konplot estralurtar maltzur bat deskubritzen dute. Nahi gabe, abentura zoro batean murgiltzen dira espazioan zehar, Looney Tunes-en umore kaotiko eta eszena dibertigarriz betea. Bi lagunek ez dakite nola kudeatu egoera, baina, hala ere, gizateriaren azken itxaropena bihurtzen dira, inork eskatu ez badu ere.
🗺️ Koadernoaren mapa
Bikoteka jarri, aztertu filmaren kartela eta erantzun.
🔍 Sakatu kartela handitzeko
💾 Gorde zuen hipotesia: filma ikusi ondoren, D.2 jardueran berrikusiko duzue.
Begiratu irudiari eta esan ezagutzen dituzuen pertsonaien izenak.
Orain, filmaz gozatzeko unea iritsi da! Ez duzue ezer idatzi behar, baina adi egon pertsonaiek nola jokatzen duten, zer harreman dituzten elkarren artean eta zer erabaki hartzen dituzten. Filma ikusi ondoren, gai horiei buruz hitz egingo dugu.
Filmean gauza asko gertatu dira! Baina gogoratzen al duzue zer gertatu den lehenik eta zer ondoren? Sakatu gertaerak ordenan: lehenik gertatu zena, gero bigarrena...
Filma ikusi aurretik, kartela aztertu eta istorioari buruzko hipotesiak egin zenituzten. Orain badakizue benetan zer gertatu den! Gogoratu zuen hipotesiak eta erantzun.
Porky, Lukas, Petunia eta Inbaditzailea oso desberdinak dira. Bakoitzak bere izaera, gaitasunak eta helburuak ditu. Baina nolakoak dira benetan? Binaka, aukeratu pertsonaia bat eta osatu haren fitxa. Ondoren, aurkeztu zuen pertsonaia gelakideei.
Lukasek egia esaten zuen, baina inork ez zion sinesten. Nola jakin zezaketen benetan egia zioen ala ez? Orain, jarri zuen burua egoera honetan: gelako taldean mezu bat zabaldu da, baina inork ez daki informazioa nondik atera den.
Zer egingo zenukete mezua sinetsi edo besteekin partekatu aurretik? Taldeka, eztabaidatu eta adostu informazioa egiaztatzeko hiru urrats.
MURTXIKATU!
Taldeka, hausnartu eta eztabaidatu:
Besteen iritziek erabaki onak hartzen lagun diezagukete, baina batzuetan benetan nahi ez duguna egitera ere bultza gaitzakete. Horregatik, garrantzitsua da gure erabakiak zergatik hartzen ditugun pentsatzea. Adibidez, kirol bat aukera dezakezu gustatzen zaizulako, edo lagun guztiek egiten dutelako, nahiz eta zuri ez gustatu.
Porkyk arrautzak suntsitu eta gezurra esan zion Lukasi, Lukasek dena hondatuko ote zuen beldur zelako. Ondo jokatu zuen?
Jim baserritarrak honako hau esaten die Porkyri eta Lukasi:
Mundua toki izugarria izan daiteke. Baina elkarrekin zaudeten bitartean, dena ondo joango da.
Gutxienez nire zaporea ez da beste baten kopia aspergarria.
Guztiok ditugu ezaugarri, gustu eta trebetasun desberdinak. Baina batzuetan, besteek jartzen dizkiguten etiketek ez dute erakusten nolakoak garen benetan.
Hausnartu eta erantzun:
Eta zu, nolakoa zara? Idatzi zuregan gustuko dituzun bi ezaugarri. Zure izaerarekin, zaletasunekin edo trebetasunekin lotuta egon daitezke.
Imajinatu Petuniak limoi freskagarri berri bat prestatu duela. Kolore polita du, baina probatu duenean... garratzegia dago! Taldeka, jarri zuen burua Petuniaren lekuan eta saiatu arazoa konpontzen.
Probatu osagaiak!Historian zehar, emakume askok aurkikuntza garrantzitsuak egin dituzte, nahiz eta haien lana ez den beti behar bezala aitortu. Hiru emakume zientzialari aurkeztuko dizkizuegu. Bilatu haiei buruzko informazioa Interneten eta lotu bakoitza bere lorpenarekin.
A. Txinpantzeek tresnak erabiltzen dituztela erakusten lagundu zuen.
B. Espazioko misioetarako kalkulu garrantzitsuak egin zituen.
C. Euskal jatorriko matematikari argentinarra. 1961ean, Clementina ordenagailua erabili zuten lehenengoetako bat izan zen.
Petuniaren laborategian lan bikaina egin duzue! Limonadaren zaporea hobetzea lortu duzue, eta orain zuen produktua ezagutarazteko garaia iritsi da. Taldeka, sortu zuen limonadaren iragarkia. Gogoratu C atalean publizitateari buruz ikasitakoa!
🖼️ Zuen publizitate-kartela (zuzenean eguneratzen da)
Zer gertatuko litzateke Porkyk eta Lukasek estralurtarraren plana beste modu batera geldiaraziko balute? Edo istorioak guztiz bestelako amaiera izango balu? Bikoteka, asmatu filmaren beste amaiera bat eta kontatu lau binetatan. Erabili marrazkiak, elkarrizketak eta hitz-puxikak zuen istorioa kontatzeko.
Euskarazko bikoizketak historia luzea du: hamarkadak daramatzate bikoizketa-aktoreek marrazki bizidunetako pertsonaiei euskarazko ahotsa jartzen. Film honetan, gainera, lan berezia egin dute: Porkyk euskaraz ere totelka hitz egiten du, jatorrizkoan bezala!
Ezagutu euskarazko bikoizketa-prozesua. Ikusi bideoa, eta ondoren komentatu.
▶ Ikusi bideoaTake bat gidoiaren zati mugatu bat da, bikoiztaileen lan-, grabazio- eta ordainsari-unitate gisa erabiltzen dena.
Marian Galarraga Saralegi izan zen 1981ean euskarazko lehen takea bikoiztu zuen bikoiztailea. Marian da, era berean, Tinko Euskara Elkartearen eta Euskara Zinema Aretoetara programaren sortzailea.
Hemen berari buruzko informazio gehiago: labur.eus/marian
Filmak euskaraz ere ikusi ahal izateak aukera berriak eskaintzen dizkigu. Baina zergatik da garrantzitsua? Idatzi hiru arrazoi. (Ideiarik ez? Sakatu proposamen bat eta zuk zeuk osatu.)
Filmak abenturak, barreak eta ustekabeak ekarri dizkigu, baina baita pentsatzeko gai interesgarriak ere: laguntasuna, konfiantza, desberdintasunak eta norberaren erabakiak. Bukatzeko, osatu esaldi hauek zure hitzekin. Ez dago erantzun zuzen bakar bat!
...nahi dut.
Amaitu al duzu? Bidali zure lana irakasleari
Inprimatu edo PDF gisa gorde, edo kopiatu testua eta bidali.