OCHIREN LEGENDA

Ikasle koaderno digitala · DBH 3-4

Pasahitza ez baduzu, jarri harremanetan zure irakaslearekin.

🎬 Euskara Zinema Aretoetara Programa · DBH 3-4

OCHIREN
LEGENDA

Ikasle koaderno digitala

🎬 Isaiah Saxon📅 2025⏱ 95 min🌍 AEB
Erantzunak gailu honetan automatikoki gordetzen dira
0 / 13
OCHIREN LEGENDA — Ikasle koaderno digitala (DBH 3-4)
Ochiren Legenda filmaren kartela

FITXA TEKNIKOA

🎬 Zuzendaria:
Isaiah Saxon
✍️ Gidoilaria:
Isaiah Saxon
🌍 Herrialdea:
Ameriketako Estatu Batuak
📅 Urtea:
2025
⏱ Iraupena:
95 minutu

SINOPSIA

Carpatia uharteko herrixka urrun batean, Yuri, nekazari lotsatia, Ochi izeneko animalia-espezie iheskor baten beldurrez bizi da. Baina Yurik abandonatutako Ochi kume zauritu bat aurkitzen duenean, etxera ekartzeko misio bati ekingo dio.

🗺️ Bidaiaren mapa

A. blokea:emozioak eta ongizate emozionala

1.- Emoziotik idatzitako gutunak

Enpatia da nerabezaroan gaitasun garrantzitsuenetako bat: beste pertsona batek nola sentitzen duen ulertzea, haren lekuan jartzea eta bakoitzak egoerak modu desberdinean bizi dituela onartzea. Idaztea tresna bikaina da horretarako.

💬 Pentsatu eta partekatu
  • Noizbait gertatu al zaizu norbaiti zerbait garrantzitsua esan nahi izatea, baina esatera ez ausartzea?
  • Hobeto ulertuko genituzke pertsonak, sentitzen dutena irakurri ahal izango bagenu?
  • Filmeko pertsonaia guztiek benetan adierazten al dute sentitzen dutena?
✏️ Gure oharrak (aukerakoa)
✓ Eginda

1.a Idatzi gutun bat bakarka

Aukeratu filmeko pertsonaia bat (Yuri, aita, ama, Ochi kumea edo beste pertsonaia esanguratsu bat) eta idatzi gutun bat pertsonaia hori bazina bezala. Ondoren, erabaki nori zuzenduko diozun gutuna, filmeko beste pertsonaia bat aukeratuz.

Idatzi aukeratutako pertsonaiak ziurrenik zer sentitzen duen, baina istorioan zehar hitzez adierazten ez duena. Ariketa anonimoa da; beraz, ez duzu zure izena idatzi behar.

Helburua ez da filmaren gertakariak laburtzea, baizik eta pertsonaiaren barne-mundua irudikatzea: haren emozioak, kezkak, beharrak eta itxaropenak.

Nor naiz? / Pertsonaia
Nori idazten diot?
Gutunean ideia hauek landu:
  • Nola sentitzen naiz une honetan?
  • Zerk kezkatzen nau?
  • Zer behar dut?
  • Zer esan nahi nioke gutuna jasoko duen pertsonaiari?
  • Zer gertatzea espero dut?
Markatu landu dituzunak ✓
Nork: — · Nori: —
0 hitz
✓ Eginda

1.b Erantzun jaso duzun gutunari bakarka

Irakasleak gutunak jaso, nahastu eta ausaz banatuko ditu. Irakurri jaso duzun gutuna arretaz eta erreparatu nork idatzi duen eta nori dagoen zuzenduta.

Ondoren, jarri gutunaren hartzailea den pertsonaiaren lekuan eta idatzi erantzun bat haren ikuspegitik. Saiatu pertsonaia horrek zer senti, pentsa edo behar dezakeen irudikatzen, eta erantzun lehen gutunean adierazitako emozioei, kezkei edo beharrei.

Jaso dudan gutuna: nork idatzi du?
Nori zuzenduta dago? (ni orain pertsonaia hau naiz)

Helburua bi pertsonaien arteko elkarrizketa emozionala sortzea da, egoera bera ikuspegi desberdinetatik ulertzeko eta pertsona bakoitzaren emozioak eta arrazoiak kontuan hartzeko.

B. blokea:enpatia, aniztasuna eta bizikidetza

2.- Haien zapatetan oinez

Besteen lekuan jartzeak eta haien sentimenduak ulertzeak aurreiritziak murrizten eta bizikidetza hobetzen laguntzen du. Yuriren aldaketa errealitateari beste modu batera begiratzen hasten denean gertatzen da.

Jarri taldeka. Taldekide bakoitzak pertsonaia bat hartuko du. Aztertu eszena bat pertsonaia horren ikuspegitik.

✓ Eginda

Bi pertsonaia, eszena bera taldeka

👟 2.a Nire pertsonaia
Egokitu zaidan pertsonaia

Erantzun haren ahotik:

🥾 2.b Kontrako pertsonaia
Nire jarreratik urrunen dagoena

Erantzun galdera berberei haren ahotik:

B. blokea:enpatia, aniztasuna eta bizikidetza

3.- Etiketen horma

Etiketek baldintzatu egiten dute besteak eta geure burua nola ikusten ditugun. Askotan estereotipo edo aurreiritzietan oinarritzen dira, eta pertsona bat etiketa batera mugatzen dugunean, haren benetako izaera ezkutuan geratzen da.

💬 Hasteko, eztabaidatu
  • Zer etiketa jasotzen dituzte Ochiek Yurik ezagutu aurretik?
  • Nork erabakitzen du arriskutsuak direla?
  • Zer gertatzen da Yurik sinesmen horiek hausten dituenean?
  • Yurik ere jasotzen al ditu etiketak modu desberdinean jokatzeagatik?
✏️ Gure oharrak (aukerakoa)
✓ Eginda

3.a Etiketak aztertu gela osoa + taldeka

Idatzi txarteletan nerabeen artean erabiltzen dituzuen etiketak (adib.: enpollona, frikia, popularra, arraroa, agintzailea, mari-mutila, pringada, alferra...) eta itsatsi arbelean, denon artean horma bat osatzeko.

Etiketen horma hutsik dago... 🧱

👆 Sakatu horman dagoen etiketa bat behean aztertzeko (gehienez 3).

B. blokea:enpatia, aniztasuna eta bizikidetza

4.- Munduen arteko zubia

Ezagutza faltak, aurreiritziek eta beldurrek hesiak sortzen dituzte. Yurik gizakien eta Ochien arteko zubia eraikitzea lortzen du: entzunez, ulertuz eta jasotako aurreiritziak zalantzan jarriz.

✓ Eginda

4.a Filmeko egoera bat

Erdiko zutabean: idatzi bi pertsonaiak elkar ulertzeko gertatu beharko litzatekeena. Gutxienez BOST ekintza zehatz, zubia eraikitzen lagunduko luketenak. Ekintza bakoitzarekin, ohol bat gehituko zaio zubiari! 🪵

Nire ertza (Yuri)
🌉 Zubia eraikitzen

Gutxienez BOST ekintza zehatz:

1
2
3
4
5
6
Beste ertza (Ochi kumea edo beste pertsonaia)
✓ Eginda

4.b Eguneroko egoera bat

Errepikatu ariketa bera, baina zure eguneroko bizitzako egoera batekin (bi ikuspegi kontrajarri). Nahi baduzu, ahoz partekatu daiteke.

Nire ikuspegia
🌉 Zubia eraikitzen

Gutxienez BOST ekintza zehatz:

1
2
3
4
5
6
Beste pertsonaren ikuspegia
C. blokea:pentsamendu kritikoa eta gizarte-presioa

5.- Zurrumurruen detektibeak

Informazioa azkar zabaltzen da, eta askotan egiaztatu gabeko baieztapenak egiazkotzat jotzen ditugu. Orain detektibe baten moduan, gertakariak, iritziak, zurrumurruak eta aurreiritziak bereizten ikasiko duzu.

EGITATEAegiaztatu edo frogatu daitekeen informazioa.
IRITZIApertsona baten balorazioa edo ikuspegia.
ZURRUMURRUAegiaztatu gabe zabaltzen den informazioa.
AURREIRITZIAnorbait edo zerbait ondo ezagutu gabe egiten dugun epaia.
✓ Eginda

🕵️ Baieztapenak sailkatu bakarka

Sailkatu baieztapen bakoitza eta justifikatu zure erantzuna filmeko eszena batekin.

🔍 0 / 10 sailkatuta
1«Ochiak arriskutsuak dira uharteko denek hala diotelako.»
2«Norbait desberdina bada, normala da harekiko mesfidati izatea.»
3«Beldurrak beti laguntzen digu erabaki onak hartzen.»
4«Yurik iritziz aldatzen du berak egiaztatzea erabakitzen duelako.»
5«Ideia bat askotan errepikatzen bada, ziurrenik egia da.»
6«Pertsonok epaitu ohi dugu istorio osoa jakin aurretik.»
7«Norbait pertsonalki ezagutzeak aurreiritziak alda ditzake.»
8«Zurrumurruek gatazkak sor ditzakete, faltsuak izanda ere.»
9«Informazio berria jasotzean iritziz aldatzea gauza positiboa da.»
10«Zerbait egia den jakiteko modurik onena behatu, galdetu eta frogak bilatzea da.»
C. blokea:pentsamendu kritikoa eta gizarte-presioa

6.- Inguratzen gaituzten eraginak

Gure erabakiak ez dira gure balioen araberakoak bakarrik. Familiak, lagunek, sare sozialek, hedabideek eta bizi izandako esperientziek ere eragina dute guregan. Eragin horietaz jabetzeak gure erabakiak hobeto ulertzen eta modu kontzienteagoan hartzen laguntzen digu.

✓ Eginda

6.a Yuriren erabakietan eragiten dutenak

EraginaNola eragiten dio Yuriri
Aita.
Nola eragiten dio Yuriri
Komunitatea.
Nola eragiten dio Yuriri
Beldurra.
Nola eragiten dio Yuriri
Iraganeko esperientziak.
Nola eragiten dio Yuriri
Ochi kumea.
Nola eragiten dio Yuriri
Bere balio pertsonalak.
Nola eragiten dio Yuriri
Gero, erantzun:
✓ Eginda

6.b Eta zure erabakietan?

Sakatu zuri eragiten dizuten guztiak, eta gehitu azalpena nahi baduzu.

1Eskolaz kanpoko jarduera bat aukeratzea.
2Modu jakin batean janztea.
3Sare sozialetan zerbait argitaratzea.
4Edari energetiko bat hartzea edo ez.
5Vaper bat probatzea.
D. blokea:arrisku- eta babes-faktoreak, adikzioen prebentzioa

7.- Eusten gaituzten besoak

Nerabezaroan, oso garrantzitsua da inguruan konfiantzazko pertsonak izatea: entzuten gaituztenak, ulertzen gaituztenak eta behar dugunean laguntzen digutenak. Familia-giro segurua izateak ez du esan nahi gatazkarik ez dagoenik; desadostasunak sortzen direnean ere, babesa, komunikazioa eta maitasuna aurkitzea da garrantzitsuena.

💬 Hasteko
  • Zer esan nahi du norbaitek babestuta sentitzea?
  • Familia bateko kideek elkar maita dezakete eta, aldi berean, gatazkak izan?
  • Zerk laguntzen du harreman bat osasuntsua izaten eta bertan hazten jarraitzea?
✏️ Gure oharrak (aukerakoa)
✓ Eginda

7.a Eszenen artean begira

Aztertu Yuriren eta aitaren arteko harremana filmean zehar eta erantzun hurrengo galderei:

🎬 HasieraAmaiera 🎬
✓ Eginda

7.b Zerk eusten dio familia bati?

Familia batek babesa ematen du…Zergatik da garrantzitsua?Nola ikus daiteke filmean?
Elkarri entzuten diotenean.
Zergatik da garrantzitsua?
Nola ikus daiteke filmean?
Elkarrekin denbora ematen duenean.
Zergatik da garrantzitsua?
Nola ikus daiteke filmean?
Maitasuna eta afektua adierazten dutenean.
Zergatik da garrantzitsua?
Nola ikus daiteke filmean?
Emozioez hitz egiteko aukera dagoenean.
Zergatik da garrantzitsua?
Nola ikus daiteke filmean?
Une zailetan elkarri laguntzen diotenean.
Zergatik da garrantzitsua?
Nola ikus daiteke filmean?
Desberdintasunak eta desadostasunak errespetatzen dituztenean.
Zergatik da garrantzitsua?
Nola ikus daiteke filmean?
Autonomia pixkanaka ematen dutenean.
Zergatik da garrantzitsua?
Nola ikus daiteke filmean?
Akatsak onartu eta barkamena eskatzen dutenean.
Zergatik da garrantzitsua?
Nola ikus daiteke filmean?
✓ Eginda

7.c Nire pertsona-aterpeak zeure baitarako

Aztertu Yuriren eta aitaren arteko harremana filmean zehar eta erantzun. Ez duzu inorekin partekatu behar. Gogoeta egin zeure baitarako:

🔒 Nire pertsona-aterpeak

🌱 Gogoratu: pertsona horiek ez dute zertan familiakoak izan; beste heldu esanguratsu batzuk ere izan daitezke.

D. blokea:arrisku- eta babes-faktoreak, adikzioen prebentzioa

8.- Nork piztu zuen lehen zigarreta?

Tabakoaren edo zigarro elektronikoaren kontsumoa ez da kasualitatez hasten. Askotan, inguruan ikusten duguna imitatzen dugu, eta portaera bat normaltzat hartzen dugunean, haren arriskuak txikiagoak direla pentsa dezakegu.

Ochiren Legendan bada eszena esanguratsu bat: 55. minutu inguruan, Yuriren amak zigarro-kalada bat eskaintzen dio, eta Yurik ez du onartzen.

✓ Eginda

8.a Ikerketa taldeka

Zerk eragin dezake pertsona bat tabakoa edo vaper-a kontsumitzen hastea? Kontsumitzen hasteko ez dago arrazoi bakar bat. Askotan, inguruko pertsonen, ohituren eta egoeren eraginak batzen dira. Taldeka jarri eta ondorengo taulan agertzen diren eragin-faktoreak aztertu.

Eragin-faktoreakNola eragin dezake kontsumoa hasteko?Adibideak filmean edo bizitzan
Familia
Nola eragin dezake kontsumoa hasteko?
Adibideak filmean edo bizitzan
Heldu-ereduak
Nola eragin dezake kontsumoa hasteko?
Adibideak filmean edo bizitzan
Arau eta ohitura sozialak
Nola eragin dezake kontsumoa hasteko?
Adibideak filmean edo bizitzan
Jakin-mina
Nola eragin dezake kontsumoa hasteko?
Adibideak filmean edo bizitzan
Taldeko kide izateko beharra
Nola eragin dezake kontsumoa hasteko?
Adibideak filmean edo bizitzan
Gizarte-presioa
Nola eragin dezake kontsumoa hasteko?
Adibideak filmean edo bizitzan
Normaltasun-pertzepzioa
Nola eragin dezake kontsumoa hasteko?
Adibideak filmean edo bizitzan
Informazio falta edo arriskua gutxiestea
Nola eragin dezake kontsumoa hasteko?
Adibideak filmean edo bizitzan
Hedabideak eta sare sozialak
Nola eragin dezake kontsumoa hasteko?
Adibideak filmean edo bizitzan
✓ Eginda

8.b Yuriren erabakia

Aztertu 55. minutua, Yuriren amak kalada bat eskaintzen dion unea.

⏱ 55:00
✓ Eginda

8.c Gaur egun gertatuko balitz...

Berridatzi eszena gaur egungo testuinguru batera ekarriz. Aukeratu adibide hauetako bat, edo asmatu beste bat:

Gero erantzun:
E. blokea:genero-berdintasuna eta gizarte-eraldaketa

9.- Gizarte berdinzaleago bat diseinatzen

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna gizarte demokratiko baten oinarrietako bat da. Yurik erakusten du ezarritako arauak zalantzan jartzeak errealitatea eralda dezakeela.

💬 Yuriren mundua aztertu
  • Zer arau daude komunitate horretan? Nork hartzen ditu erabakiak?
  • Zer rol betetzen dute pertsonaiek?
  • Zer desberdintasun, aurreiritzi edo estereotipo agertzen dira?
  • Zer aldatuko zenuke gizarte hori bidezkoagoa izateko?
✏️ Gure oharrak (aukerakoa)
✓ Eginda

9.a Nire gizarte ideala

AlderdiaNolakoa litzateke?Zer aldaketa beharko lirateke?
Nesken eta mutilen arteko harremanak.
Nolakoa litzateke?
Zer aldaketa beharko lirateke?
Erabakiak hartzea eta parte-hartzea.
Nolakoa litzateke?
Zer aldaketa beharko lirateke?
Arduren eta zaintza-lanen banaketa.
Nolakoa litzateke?
Zer aldaketa beharko lirateke?
Desberdintasunekiko errespetua.
Nolakoa litzateke?
Zer aldaketa beharko lirateke?
Gatazkak konpontzeko modua.
Nolakoa litzateke?
Zer aldaketa beharko lirateke?
Emozioak adierazteko askatasuna.
Nolakoa litzateke?
Zer aldaketa beharko lirateke?
Ikastetxeko bizikidetza.
Nolakoa litzateke?
Zer aldaketa beharko lirateke?
Sare sozialen erabilera.
Nolakoa litzateke?
Zer aldaketa beharko lirateke?
Adikzioen prebentzioa.
Nolakoa litzateke?
Zer aldaketa beharko lirateke?
Ingurumenaren zaintza.
Nolakoa litzateke?
Zer aldaketa beharko lirateke?
E. blokea:genero-berdintasuna eta gizarte-eraldaketa

10.- Nork erabakitzen du neska bat nolakoa izan behar den?

Genero-rolak gizarteak emakume eta gizonei tradizionalki egozten dizkien jokabide eta asmoak dira. Yurik eta Dashak (amak), ordea, modu desberdinean jokatzen dute portaera horien aurrean.

💬 Hasierako eztabaida
  • Gizarteak gauza bera espero al du neska guztiengandik?
  • Eta mutil guztiengandik?
✏️ Gure oharrak (aukerakoa)
✓ Eginda

10.a Konparazio-taula

YuriDasha (ama)
Nolakoa da? Zer ezaugarri ditu?
Yuri
Dasha (ama)
Zer espero dute besteek berarengandik?
Yuri
Dasha (ama)
Bere erabakiak askatasunez hartzen al ditu?
Yuri
Dasha (ama)
Zein genero-estereotipo betetzen edo hausten ditu?
Yuri
Dasha (ama)
Zer balio edo jarrera erakusten ditu?
Yuri
Dasha (ama)
Zer erakusten digu pertsonaia horrek genero-rolei buruz?
Yuri
Dasha (ama)
💬 Gero eztabaidatu
  • Bietako zeinek jokatzen du askatasun handiagoz? Zergatik?
  • Besteen itxaropenek baldintzatuta sentitzen al da bietakoren bat? Nola?
  • Zer gertatuko litzateke biek beti arauak beteko balituzte?
  • Norekin identifikatzen zara gehiago? Zergatik?
✏️ Gure oharrak (aukerakoa)
✓ Eginda

10.b Eszena bat berridatzi taldeka

Taldeka jarri eta aukeratu emakumezkoen estereotipoak agertzen diren eszena bat eta berridatzi elkarrizketa, pertsonaiek askatasun eta berdintasun handiagoz jardun dezaten. Amaitzeko, partekatu ahoz.

F. blokea:indarkeria

11.- Indarkeriak aukera bakarra dirudienean

⚠ Gai sentikorra: jarduera hau irakaslearekin batera landuko da. Edozein unetan deseroso sentitzen bazara, esan irakasleari.

Beldurrak, aurreiritziek eta mesfidantzak indarkeria justifikatzera eraman gaitzakete. Horregatik, garrantzitsua da egoerak ikuspegi kritikoz aztertzea eta gatazkak konpontzeko beste bide batzuk bilatzea.

Filmean, Ochiak ehizatzea eta armak erabiltzea ohikoa da komunitatean. Hala ere, Yurik Ochiak hobeto ezagutzen dituenean, ordura arteko sinesmenak zalantzan jartzen hasten da. Benetan beharrezkoa al zen indarkeria erabiltzea?

💬 Hasteko galdera
  • Zergatik uste dute pertsonaiek indarkeria erabiltzea dela irtenbiderik onena?
✏️ Gure oharrak (aukerakoa)
✓ Eginda

11.a Eszenak aztertu

EszenaZer izenburu jarriko zenioke?Zer lortu nahi du pertsonaiak?Zer emoziok bultzatzen du?Ba al zegoen beste aukerarik? Zein?
Maxim Ochiak ehizatzera ateratzen den lehen espedizioa.
Zer izenburu jarriko zenioke?
Zer lortu nahi du pertsonaiak?
Zer emoziok bultzatzen du?
Ba al zegoen beste aukerarik? Zein?
Armekin egindako entrenamenduak eta prestaketak.
Zer izenburu jarriko zenioke?
Zer lortu nahi du pertsonaiak?
Zer emoziok bultzatzen du?
Ba al zegoen beste aukerarik? Zein?
Ochiak ehizatu beharra justifikatzen duten eszenak.
Zer izenburu jarriko zenioke?
Zer lortu nahi du pertsonaiak?
Zer emoziok bultzatzen du?
Ba al zegoen beste aukerarik? Zein?
Filmaren amaiera: indarkeriak ulermenari lekua uzten dionean.
Zer izenburu jarriko zenioke?
Zer lortu nahi du pertsonaiak?
Zer emoziok bultzatzen du?
Ba al zegoen beste aukerarik? Zein?
💬 Denon artean partekatu ondoren, eztabaidatu
  • Zer paper dute beldurrak eta aurreiritziek eszena horietan?
  • Zer ondorio ditu indarkeria erabiltzeak? Nor ateratzen da kaltetua?
  • Filmean zehar, ehiztariek armak erabiltzen dituzte, baina ez dute Ochien arazoa konpontzen. Zertarako balio diete benetan armek?
  • Armarik izan ez balute, zer beste bide erabil zitzaketen gatazkari aurre egiteko?
  • Zerk egiten du indarkeria batzuetan aukerarik azkarrena izatea?
  • Zergatik izan daiteke elkarrizketa bidez konpontzea zailagoa, baina eraginkorragoa?
✏️ Gure oharrak (aukerakoa)
F. blokea:indarkeria

12.- Indarkeriaren detektibea

⚠ Gai sentikorra: jarduera hau irakaslearekin batera landuko da. Edozein unetan deseroso sentitzen bazara, esan irakasleari.

Indarkeria ez da beti kolpe batekin hasten. Askotan, aurretik tentsioa, beldurra, aurreiritziak, irainak edo mehatxuak agertzen dira. Seinale horiek antzematen ikasteak egoera arriskutsuak lehenago identifikatzen eta beste aukera batzuk bilatzen laguntzen dute.

😠 Tentsioa→😨 Beldurra→🏷️ Aurreiritziak→🗯️ Irainak→☝️ Mehatxuak→💥 Indarkeria
✓ Eginda

12.a Indarkeria identifikatu taldeka

Jarri taldeka eta aukeratu Ochiren Legenda filmeko indarkeria agertzen den eszena bat. Talde bakoitzak eszena desberdin bat aztertuko du.

Erreparatu pertsonaien jokabideei, emozioei eta indarkeria erabiltzera eraman dituzten arrazoiei. Aztertu zer ondorio dituen indarkeriak eta ea gatazka beste modu batera konpon zitekeen.

Ondoren, erantzun galdera hauei:
✓ Eginda

12.b Amaiera aldatzen taldeka

Talde bakoitzak aurreko ariketan aztertutako eszena beste talde bati emango dio. Berridatzi eszena hori, baina baldintza batekin: pertsonaiek gatazka indarkeriarik erabili gabe konpondu behar dute.

Pentsatu nola jokatu edo zer esan lezaketen pertsonaiek egoera beste modu batera konpontzeko. Horretarako, erabili aukera hauetako batzuk (sakatu erabili dituzunak):

🎭 Amaitzeko, antzeztu edo ozen irakurri eszena berria.

G. blokea:Filmetik bizitzara

13.- Zer eramango dut film honetatik?

Ochiren Legenda filmak beldurraz, aurreiritziez, enpatiaz eta gure erabakiez hausnartzeko aukera eman digu.

✓ Eginda

Zer eramango dut film honetatik? bakarka

Amaitzeko, pentsatu eta erantzun:
Pertsonaia (aukerakoa)
Zer iruditu zaizu filma?
«Besteen lekuan jartzen garenean, mundua beste modu batera ikusten dugu».

Amaitu al duzu? Bidali zure lana irakasleari

Inprimatu edo PDF gisa gorde, edo kopiatu testua eta bidali.

Tinko Euskara Elkartea
Eusko Jaurlaritza – Gobierno VascoNafarroako Gobernua – Gobierno de Navarra
Gipuzkoako Foru AldundiaBilbao, Donostia, Vitoria-Gasteiz

OCHIREN LEGENDA — Ikasle koaderno digitala · Tinko Euskara Elkartea · 1993tik euskarazko zinea sustatzen · tinkoeuskara.eus