✈️
🎬 Euskara Zinema Aretoetara Programa
PAPEREZKO
HEGAZKINAK

Ikasle Koadernoa · LH 4., 5. eta 6. maila

Pasahitza ez baduzu, jarri harremanetan zure irakaslearekin.

✈️ 🛩️ ✈️
🎬 Euskara Zinema Aretoetara Programa

PAPEREZKO HEGAZKINAK — Ezina ekinez egina —

Ikasle koaderno digitala · Lehen Hezkuntza 4., 5. eta 6. maila

🇦🇺 Australia · 2014⏱ 96 min🎥 Robert Connolly⭐ Sam Worthington · Ed Oxenbould
✈️
Erantzunak gailu honetan automatikoki gordetzen dira
✈️
0 / 11 atal
Paperezko Hegazkinak kartela

FITXA TEKNIKOA

Zuzendaria:
Robert Connolly
Gidoia:
Robert Connolly, Steve Worland
Ekoizlea:
Arenamedia
Musika:
Nigel Westlake
Urtea:
2014
Iraupena:
96 min
Herrialdea:
Australia

SINOPSIA

Benetako gertaeretan oinarrituta, Dylanen istorio hunkigarria kontatzen du filmak. Hamaika urteko mutila Australian bizi da, bere aitarekin. Alargundu zenetik, aitak ezin du garai bateko erlazioa berreskuratu semearekin, ez baitu emaztearen galera gainditzerik izan. Dylan, berriz, bere pasioan murgiltzen da: hegan egiten duten objektuak. Orduak eta orduak pasatzen ditu paperezko hegazkinak hegan jartzen, egunen batean bere ametsa egi bihurtuko delakoan: Paperezko Hegazkinen Munduko Txapelketan parte hartzea. Dylanen adoreak Japoniako Munduko Txapelketan parte hartzeko txartela eskuratzera darama, aitari amaren galera gainditzen laguntzen dion bitartean.

🔮
Filma ikusi aurretik · eskola-ordu 1
Iragarpenak eta lehen hegazkina
Zer gertatuko da? Eta zure hegazkinak, zenbat egingo du hegan?
✓ Eginda
A. Nire iragarpenak bakarka

Irakurri sinopsia eta bete taularen lehen zutabea. Filma ikusi ondoren, bigarren zutabea beteko duzu: asmatu duzu?

Galdera
Nire iragarpena
Asmatu dut?
Lortuko du Dylanek txapelketara iristea? Nola?
Filma ikusi ondoren
Zer oztopo izango ditu bidean?
Filma ikusi ondoren
Nola aldatuko da aitarekin duen harremana?
Filma ikusi ondoren
✓ Eginda
B. Nire lehen hegazkina bakarka · 2 min

Egin paperezko hegazkin bat 2 minututan, DIN-A4 orri batekin. Gero, korridorean edo patioan, jaurti ezazu hiru aldiz eta neurtu zenbat metro egin dituen eta zenbat segundo egon den airean.

⏱️ Kronometroa — 2 minutu
2:00
🎉 Denbora bukatu da! Orain, jaurti hegazkina!
DistantziaDenbora airean 1
m
s
2
m
s
3
m
s

💡 Gorde datu hauek! H atalean (Zientzialari txikiak) hegazkin berri batekin alderatuko dituzu.

💬
Filma ikusi ondoren
Filmari buruzko iruzkina
Zure lehen inpresioak eta gogoeta pertsonalak
⏪ Ez ahaztu: itzuli A atalera eta markatu zure iragarpenak asmatu dituzun ala ez!
✓ Eginda
C. Filmari buruzko iruzkina bakarka
💔
Filma ikusi ondoren
Heriotza
Galerak eta emozioak
Filmean, Dylanek eta bere aitak galera handi bat bizi dute: ama hil egin zaie. Heriotza ez da gure gogoko gaia izaten, eta askotan deserosoa edo mingarria egiten zaigu horretaz hitz egitea. Horregatik, sarritan ezkutatu egiten dugu, gaia aldatzen dugu edo hitz egitea saihesten dugu.

Baina heriotza bizitzaren parte da, eta denok egingo diogu aurre noizbait gertuko norbait galtzeari. Horregatik, heriotzaz eta sentitzen dugunaz hitz egiteak gertatutakoa ulertzen, gure emozioak adierazten eta elkarri laguntzen lagun diezaguke.
✓ Eginda
D. Galerak eta emozioak

Norbait hiltzen denean, bakoitzak bere emozioak eta jarrerak izaten ditu. Filmean, Dylanen ama hil egin da, eta aitak oraindik ez du galera gainditu. Nolako jarrera hartzen du Dylanek? Eta aitak? Zer emozio dauzkate? Nola eboluzionatzen dute pertsonaiek?

DylanDYLAN
Emozioak — sakatu (bat baino gehiago)
Jarrera
AitaAITA
Emozioak — sakatu (bat baino gehiago)
Jarrera
✓ Eginda
✓ Eginda
🗺️ Heriotzaren gorabeherak

Garrantzitsua da horrelakoen inguruan hitz egitea eta besteen tokian jartzen ikastea. Horretarako, ariketa hau betetzea proposatzen dizugu, heriotza dela-eta nolako gorabeherak izaten diren ezagutzeko. Idatzi zuk, edo sakatu hitz-proposamen bat.

Norbait hiltzean izaten diren emozioak
➜Tristura
➜
➜
➜
Emozio bakoitza somatzean ager daitezkeen jokabideak
➜Negarra
➜
➜
➜
Zer espero dut besteek egitea nigatik?
➜Besarkatzea
➜
➜
➜
Zer egin dezaket emozioak kudeatzeko?
➜Leku lasaia bilatu
➜
➜
➜
✓ Eginda
🔒 Nire gogoeta pribatua aukerakoa

Pentsatu galera bat bizi izan duzun une batean: pertsona bat, animalia bat edo zuretzat garrantzitsua zen zerbait galdu zenuenean. Zer sentitu zenuen? Zerk lagundu zizun? Idatzi edo hausnartu gaiaren inguruan.

📣Ariketa hau ez duzu inorekin partekatu beharrik; zuretzat da. Hala ere, sentitzen duzunaz hitz egiteko beharra baduzu, konfiantzako irakasle, guraso edo beste heldu bati konta diezaiokezu.
🌍
Filma ikusi ondoren
Dolua
Nola adierazten dute galera munduko herrialde desberdinetan?
Badakizu zer den dolua? Norbait hiltzen denean, galera adierazteko eta hildakoa gogoratzeko gizarte batek dituen ohiturei deitzen zaie dolua.

Herrialde bakoitzak bere ohiturak ditu. Gurean, adibidez, hilobiak, eskelak eta doluzko arropa (kolore beltza) ditugu.
✓ Eginda
E. Ohiturak aztertzen bikoteka

Bikoteka jarri eta bilatu nola adierazten duten galera herrialde hauetan, eta idatzi bakoitzaren ohitura bat.

Boliviako bandera
Bolivia
Vietnamgo bandera
Vietnam
Mexikoko bandera
Mexiko
Madagaskarreko bandera
Madagaskar
Ikurrina
Euskal Herria
✓ Eginda
🏆
Filma ikusi ondoren
Lehiakortasuna
Zer da irabaztea?
✓ Eginda
F. Zer da irabaztea? taldeka
Txapelketan, Jasonek hau esaten du: Aurkariak dira, ezin gara haien lagunak izan.
Jasonen aitak, berriz, beste ideia bat du: garrantzitsuena zerbait polita egitea da.
Jason eta bere aita

Taldean jarri eta hurrengo galderen laguntzaz gaiaren inguruan hausnartu:

⭐
Filma ikusi ondoren
Arrakasta
Zer da arrakasta? Eta zein dira zure ametsak?
✓ Eginda
G. Zer da arrakasta? bakarka + talde txikitan

Deskribatu zuretzat arrakastatsua den pertsona bat (ezaguna edo zure ingurukoa). Gero, talde txikitan, kontatu elkarri eta bilatu antzekotasunak.

✓ Eginda
🎯 Nire helburuak

Dylanen ametsa paperezko hegazkinen munduko txapelketan parte hartzea da. Zuk ba al duzu ametsik edo helbururik? Idatzi zer lortu nahi duzun eta helburuak betetzeko nolako trebetasun pertsonalak behar dituzun:

💡 Trebetasunak — sakatu, eta azken lerroan gehituko da:
🎯 Lortu nahi dudana💪 Trebetasunak
🔬
Filma ikusi ondoren
Zientzialari txikiak
Probatu, neurtu, aldatu eta berriro probatu
Filmeko protagonistak ez ditu hegazkinak edozein modutan egiten: probatu, neurtu, zerbait aldatu eta berriro probatzen du. Hori da, hain zuzen, zientzialariek egiten dutena. Zuk ere proba egingo duzu!
✓ Eginda
H. Hegazkina 2.0 bakarka

Zure ustez, zerk egiten du paperezko hegazkin bat urrunago joatea? Markatu garrantzitsuenak iruditzen zaizkizun hiru: 0 / 3

«Nire ustez, hegazkinak urrunago egingo du... baldin eta...»
✓ Eginda
✈️ Zergatik egiten dute hegan paperezko hegazkinek?

Paperezko hegazkinei lau indarrek eragiten diete. Sakatu gezi bakoitza eta ezagutu zer egiten duen. 0 / 4

PISUA ALTXATZE-INDARRA BULTZADA AIREARENERRESISTENTZIA

👆 Sakatu gezi bat

Hegazkinak ondo hegan egiteko, lau indar horien arteko oreka egokia behar du.

✓ Eginda
🛫 Hegazkin berria egin!

Aurreko hipotesia kontuan hartuta, egin hegazkin berria. Aldatu aldagai BAKAR bat (adibidez, hegoen forma). Jaurti ezazu hiru aldiz eta bete taula.

Zein aldagai aldatu duzu?
■ Lehenengo hegazkina
ms 1
m
s
2
m
s
3
m
s
■ Bigarren hegazkina
ms 1
m
s
2
m
s
3
m
s
✓ Eginda
💡
Filma ikusi ondoren
Sormena
Ideia berriak izan eta gauzak modu berrian egin
Sormena ideia berriak izateko eta gauzak modu berrian egiteko gaitasuna da. Ez da marrazten edo eskulanak egiten dakitenen kontua bakarrik: arazo bati irtenbide desberdin bat bilatzea ere sormena da.

Dylanek sormena erabiltzen du hegazkinak asmatzeko, baina baita zailtasunei aurre egiteko ere.
Dylan eta irakaslea
✓ Eginda
I. Paper-orri baten 100 erabilera bakarka + bikoteka · 3 min

Zenbat erabilera bururatzen zaizkizu paper-orri batentzat? Pentsatu ahalik eta gehien 3 minututan. Gero, alderatu zure bikotekidearekin: nork du ideiarik bitxiena? (Sakatu ☆ zure ideiarik bitxiena markatzeko.)

⏱️ Kronometroa — 3 minutu
3:00
⏰ Denbora bukatu da! Zenbat ideia lortu dituzu?
0
ideia / 100
Hasi idazten!
✓ Eginda
J. Hegazkinak hitz egingo balu bakarka

Imajinatu Dylanen hegazkinetako batek hitz egin dezakeela. Idatzi bere istorioa lehen pertsonan: nola egin zuten, nora iritsi zen hegan eta zer ikusi zuen goitik.

Txertatu:
0 hitz
✂️
Filma ikusi ondoren
«Ezina ekinez egina»
Erronka: ezinezkoa dirudiena lortu!
✓ Eginda
L. Erronka taldeka
Umea paper-orriko zulotik pasatzen

Posible al da DIN-A4 orri bakar batean zulo bat egin eta zure gorputz osoa handik pasatzea? Ezinezkoa dirudi, ezta? Baina filmaren leloak dioen bezala: ezina ekinez egina!

Materiala: DIN-A4 orri bat eta guraizeak.

Arauak: ezin da beste orririk erabili, ezin da itsasgarririk erabili, eta amaieran orriak zati bakarra izan behar du.

Saiakerak
0saiakera
🔍 Trabatuta zaudete? Eskatu pista bat (lehenengo, saiatu zuek bakarrik!)
  1. Tolestu orria erditik, luzetara.
  2. Egin ebaki paraleloak txandaka: tolesturatik ertzerantz eta ertzetik tolesturarantz, beti ertzera iritsi gabe.
  3. Azkenik, moztu tolestura bera, lehenengo eta azken zatia izan ezik. Ireki kontuz... eta sartu!
📝
Filma ikusi ondoren
Ondorioak
Zer ikasi duzu film honekin?
✓ Eginda
M. Ondorioak bakarka
✓ Eginda
⭐ Filmaren balorazioa

Nola gustatu zaizu Paperezko Hegazkinak?

🗣️
Filma ikusi ondoren
Euskara mundura
Zergatik euskaraz?
✓ Eginda
K. Zergatik euskaraz?

Film hau ingelesez egin zuten Australian, baina zuk euskaraz ikusi duzu. Zergatik da garrantzitsua filmak euskaraz ikustea? Idatzi hiru arrazoi.

1
2
3
✓ Eginda

Bilatu euskaraz ikus daitekeen film bat eta bete fitxa. Ondoren, inprimatu eta moztu fitxak, eta sortu guztion artean gelako filmen artxiboa. Artxiboak zer film ikusi aukeratzen lagunduko dizue.

FILMAREN FITXA

🔎 Bilatu MAKUSIn
📬✈️

Amaitu al duzu? Bidali zure koadernoa irakasleari!

Inprimatu edo PDF gisa gorde, edo kopiatu testua eta bidali.



Tinko Euskara Elkartea
Eusko Jaurlaritza – Gobierno VascoNafarroako Gobernua – Gobierno de Navarra
Gipuzkoako Foru AldundiaBilbao, Donostia, Vitoria-Gasteiz

PAPEREZKO HEGAZKINAK — Ikasle Koadernoa · Tinko Euskara Elkartea · 1993tik euskarazko zinea sustatzen · tinkoeuskara.eus