Ikasle koaderno digitala · DBH
Pasahitza ez baduzu, jarri harremanetan zure irakaslearekin.
Benetako istorio batean oinarritua
PRODIJIOAK
Ikasle koaderno digitala
FITXA TEKNIKOA
- 🎬 Zuzendariak:
- Frédéric eta Valentin Potier
- ✍️ Gidoilariak:
- Sabine Dabadie, Frédéric Potier, Valentin Potier
- 📅 Urtea:
- 2024
- 🌍 Herrialdea:
- Frantzia
- ⏱ Iraupena:
- 101 minutu
SINOPSIA
Gaixotasun arraro batek bi neska biki pianisten etorkizuna jokoan jartzen duenean, jotzen jarraitzeko borrokatuko dira.
Vallois bikiak pianista paregabeak dira eta 18 urterekin Karlsruheko kontserbatorioan onartuko dituzte, Klaus Lenhardt zuzendari entzutetsuaren gidaritzapean. Aitaren ametsa daramate bizkar gainean, hark dena utzi baitzuen bere alabak onenak izateko. Baina pianoaren nazioarteko elitean sartu ostean, beren etorkizuna jokoan jarriko duen zerbait gertatuko da: gaixotasun arraro batek bietako baten eskuei eragingo die, eta bere garapena bat-batean etengo du. Hasiera batean beste ahizpak distira egingo badu ere, laster nabarituko du gaixotasuna berak ere. Pianorik gabeko bizimodua onartu beharrean, beren artean praktikatzen jarraitzeko borrokatuko dira, eta elkarrekin munduan bakarra den teknika bat garatuko dute. Benetako prodijioak!
Pleynet bikien benetako istorioan oinarritua.
🗺️ Koadernoaren mapa
A. Kartela
Badakizu irudi bat irakurtzen? Zer, irudiak ezin direla irakurri pentsatzen ari zara? Taldeka jarrita, behatu kartela: aztertu konposizioa, kolorea, begiradak eta izenburuaren kokapena.
🖼️ Kartela irakurri taldeka
🔍 Sakatu kartela handitzeko
B. Belarriak prest?
Irakurri ondorengo esaldiak. Filmean entzungo dituzue, eta esanahi handia dute. Nork esaten ditu eta zer testuingurutan? Adi egon!
👂 Belarriak prest? bakarka
A. Nolakoa da filma?
Filma ikusi aurretik kartelari erreparatu zenioten. Orain, filma ikusi ondoren, nolakoa dela esango zenukete? Binaka, markatu filma ondoen deskribatzen duten kalifikatzaileak. Bat baino gehiago aukera ditzakezue. Arrazoitu zuen aukeraketa filmeko pasarteak aipatuz.
🎬 Nolakoa da filma? binaka
🏷️ Zuen kalifikatzaileak kartelean
Ikasgela osoa talde handia
Alderatu ikasgelan egindako aukeraketak. Zein kalifikatzaile izan dira hautatuenak? Gehitu horiek filmaren kartelari, ikusleek nolakoa den hobeto jakin dezaten.
B. Hipotesiak
Gogoratu ezazue filma ikusi aurretik kartelarekin zenbait hipotesi egin zenituztela taldeka. Orain, filma ikusi ostean, zer deritzozu: zure hipotesiak bat zetozen filmarekin ala urrun zeuden? Zertan hurbildu zinen eta zertan ez?
🔭 Nire hipotesiak eta filma bakarka
🖼️ Kartelaren beheko partea
C. Nork esan ditu esaldi hauek?
Gogoratzen al dituzue filma ikusi aurretik irakurri zenituzten esaldiak? Horietako zenbat identifikatu dituzue filma ikustean? Banan-banan irakurri eta denon artean taula osatu.
🗣️ Esaldiak eta testuingurua talde handia
D. Nolakoak dira?
Filmeko pertsonaiek askotariko ezaugarriak dituzte. Irakurri zerrenda eta aukeratu, zuen ustez, pertsonaia bakoitzari dagozkionak. Kontuan izan ezaugarri bera pertsonaia bati baino gehiagori egokitu dakiokeela.
🎭 Pertsonaiak eta ezaugarriak bakarka / binaka
E. Dena aldatzen da, denok aldatzen gara!
Pertsonak aldatu egiten gara bizitzan zehar, bai fisikoki eta baita psikologikoki ere. Aldaketa hori prozesu natural eta etengabea da. Honatx adibide bat:
Filmean zehar, ama ere aldatzen joan dela ikusi da. Ahaldundu egin da: autonomia handiagoa lortzen du, bizitzari aurre egiteko indartzen da, bere buruarengan konfiantza hartzen du eta bere kabuz erabakiak hartzen hasten da.
🌱 Amaren bilakaera binaka
Binaka, aztertu irudiak eta deskribatu amak egoera bakoitzean duen jarrera. Azaldu zertan aldatu den eta, zuen ustez, zerk eragin duen aldaketa.
Talde handian talde handia
- Nola gertatu da amaren ahalduntze-prozesua?
- Zer iruditzen zaizue bilakaera?
✏️ Gure oharrak (aukerakoa)
F. Erresilientzia
F.1. Erresilientzia hitz potoloa da, ezta?
Filmean egoera eta jarrera erresiliente ugari agertzen dira. Horietako batzuk beheko taulako irudietan jaso dira. Talde txikietan, erreparatu irudiei eta hausnartu horiei buruz. Bete ezazue taula:
F.1. Egoera erresilienteak talde txikiak
Ikaskide guztion artean talde handia
- Zein egoera iruditu zaizue gogorrena?
- Zein jarrera erresiliente iruditu zaizue harrigarriena?
✏️ Gure oharrak (aukerakoa)
F.2. Pertsona erresiliente baten ezaugarriak bakarka
Ze ezaugarri ditu pertsona erresiliente batek? Begiratu beheko ezaugarriei eta azalpenei. Azalpenak nahasita daude. Lotu bakoitza dagokion ezaugarriarekin, azalpenaren ondoan zenbaki egokia aukeratuz.
- 1Beren gaitasunetan konfiantza dute.
- 2Sortzaileak dira.
- 3Beren ahalmenen eta mugen jakitun dira.
- 4Zailtasunak ikasteko aukera gisa hartzen dituzte.
- 5Bizitza objektibotasunez ikusten dute, baina beti prisma baikor baten bidez.
- 6Malguak dira aldaketen aurrean.
- 7Pertseberanteak dira beren asmoetan.
- 8Besteen laguntza eta babes soziala bilatzen dute.
- 9Zoritxarrari umorez aurre egiten diote.
Erresilientzia-gaitasun handia duen pertsona ez da mugatzen bakarrik arazoei aurre egiten, baizik eta haratago doa eta gai da egoera zailetatik zerbait berria sortzeko.
Gizarte-babesaren garrantziaz jabetzen dira, eta ez dute zalantzarik psikologo baten laguntza bilatzeko behar dutenean.
Pertsona erresilienteek ikasteko, aldaketa sortzeko eta hazteko aukera gisa hartzen dituzte egoera zailak eta krisiak. Ezbehar bati aurre egiten diotenean, galdetzen dute: zer ikas dezaket nik hemendik?
Pertsona erresilienteen funtsezko ezaugarrietako bat umorea da. Ezbeharraz barre egiteko eta beren zoritxarretatik txantxa bat ateratzeko gai dira.
Pertsona erresilienteek badakite zein diren beren indargune eta trebetasun nagusiak, bai eta zer muga eta akats dituzten ere.
Pertsona erresilienteek badakite zer egiteko gai diren eta ziur sentitzen dira egin dezaketen horretan.
Erresilientzia-gaitasuna duten pertsonek malgutasun nahikoa dute beren planak egokitzeko eta, beharrezkoa denean, helburuak aldatzeko.
Pertsona erresilienteek baikortasun errealista bat garatzen dute, baikortasuna ere esaten zaiona; eta ziur daude, beren lanaldia oso iluna bada ere, hurrengo eguna hobea izan daitekeela.
Saiatuak dira eta borrokarako gaitasuna dute —tinko eusten diete helburuei eta haien alde borrokatzen dira—.
Claire, Jeanne... eta zu binaka / bakarka
Filmean zehar, Clairek eta Jeannek erresilientzia erakutsi dute. Binaka, aztertu aurreko ariketan aipatutako ezaugarrietatik zein dituzten. Arrazoitu zuen erantzunak.
Eta zuk? Zein ezaugarri erakusten dituzu egoera zailen aurrean?
G. Munstroak ala miraria?
G.1. Besteen begiradaren garrantzia
Jeanne eta Claire pianista apartak ziren, baina eritasun genetiko batek —hezurren desmineralizazioak, hain zuzen— pianoa jotzea eragotzi die. Ondorioz, ingurukoen begietan, izarrak izatetik «munstro» izatera igaro dira. Hala ere, Jeannek eta Clairek ez dute amore eman: beren jarrera erresilienteari esker, egoerari aurre egin eta miraria lortu dute.
🌟 Pertsona erresilienteak bakarka
Jeannek eta Clairek bezala, munduan badira zailtasun handiei aurre egin eta, jarrera erresilienteari eta ahaleginari esker, ezinezkoa zirudiena lortu duten pertsonak. Bururatzen zaizue horrelako norbaiten izena?
Sarean horrelako pertsona erresiliente ezagunen adibide ugari aurkituko dituzue. Aukeratu bakoitzak pertsona bat eta ikertu zer zailtasuni aurre egin dien eta nola lortu duen aurrera egitea.
G.2. Filmeko moldaketak
Eritasuna diagnostikatu ondoren berriro musika eskolara itzuli eta pianoa jotzen hasten direnean, Fischer andereak hau esaten die Claireri eta Jeanneri:
G.3. Eguneroko moldaketak! talde handia
Moldaketa horri eta errehabilitazioan ikasitako teknikari esker, bi ahizpak gai izango dira goi-mailako kontzertu bat emateko. Eguneroko bizitzan ere, egokitzapen ugari erabiltzen dira zailtasunak gainditzeko eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko. Adibidez, ezkertiarrentzako guraizeak edo ikusmen-urritasuna dutenentzako letra handiagoak.
Zer beste egokitzapen bururatzen zaizkizue? Osatu zerrenda bat denon artean.H. Dilemak
Filmean hainbat dilema agertu dira, hau da, zenbait egoeratan bi aukeraren artean hautatu behar izan dute pertsonaiek. Talde handian, irakurri banan-banan dilemak, eta denon artean komentatu.
- Egoera horretan, zer aukeratu dute pertsonaiek?
- Zuek zer aukeratuko zenukete? Zergatik?
1 Dilema
Umetan alabek lehiaketan bigarren postua eskuratu zutenean, aitak ez zuen onartu eta onenak izan behar zutela sarrarazi zien buruan. Amak, berriz, akatsetatik ere ikasten dela adierazi zien. Zer diozu?
Zuk zer aukeratuko zenuke?2 Dilema
Medikuak pianoa ahazteko esan zien. Amak jakin zuenean alabak berriro pianoa jotzen hasi zirela, zer egin behar zuen: jo zezaten utzi ala jo ez zezaten saiatu?
Zuk zer aukeratuko zenuke?3 Dilema
Filmean agertzen da amak goi-mailako jostun izateari utzi ziola alabak jaiotzean. Zer egin behar zuen amak: alabak eduki eta zaindu ala bere lan-ibilbideari eman lehentasuna? Beste aukerarik bururatzen zaizu?
Zuk zer aukeratuko zenuke?4 Dilema
Ahizpetako bati diagnostikoa eman ziotenean, gaixotasun genetikoa zenez, beste ahizpari esan behar zioten ala ez?
Zuk zer aukeratuko zenuke?5 Dilema
Hasieratik aitortu behar zioten Lenhardt irakasleari Claire tendinitisak jota zegoela? Orkestra zuzendariari aitortu behar zioten? Zuk aitortuko zenioke?
Zuk zer aukeratuko zenuke?Beste dilemarik bururatzen zaizu?
I. Marra gorria!
Filmean, Jeanne eta Claireren gurasoen arteko harremana aldatzen doa.
👫 Gurasoen harremana
🟥 Horma-irudia taldeka
Bikote-harreman batean, zenbait jarrerak errespetua eta konfiantza sendotzen dituzte; beste batzuek, berriz, marra gorria gainditzen dute. Non dago muga? Hausnartu dezagun taldeka!
- Prestatu horma-irudia. Itsatsi paper handi bat gelako horman eta marraztu erdian marra gorri bat. Alde batean, «HARREMAN OSASUNGARRIA» (+); bestean, «MARRA GORRIA» (−).
- Bildu ideiak taldeka. Talde bakoitzak gutxienez 10 post-it erabiliko ditu. Ideia bakarra idatzi bakoitzean: 5 jarrera edo balio positibo eta 5 jokabide onartezin.
- Osatu horma-irudia. Jarri post-it papertxoak dagozkien aldean eta azaldu gainerako ikaskideei zergatik aukeratu dituzuen.
HARREMAN OSASUNGARRIA (+)
Zer balio eta jarrera onuragarri espero dituzue bikote-harreman batetik?
MARRA GORRIA (−)
Zer jarrera ez dira onartu behar bikote-harreman batean?
- Eztabaidatu eta arrazoitu zuen iritziak.
✏️ Gure oharrak (aukerakoa)
Eta Jeanne eta Claireren gurasoak?
J. Mugikorra!
Filmean ikusi duzue aitak alaben mugikorrak kontrolatzen dituela. Seme-alaben mugikorrak kontrolatzea: bai ala ez?
📱 Eztabaida bi talde
Bi taldetan banatu: bata kontrolaren alde eta bestea kontra. 10 minutu izango dituzue zuen argudioak prestatu eta idazteko. Ondoren, hasi eztabaidatzen.
Nire taldea:- Hitz egiteko txandak errespetatzea.
- Elkarri arretaz entzutea.
- Ideiak argi adieraztea.
K. Klasikoak!
Film honetan hainbat konpositoreren edo musikariren izenak agertzen dira: Mozart, Beethoven, Rajmáninov eta Stravinsky, besteak beste. Nortzuk dira musikagile horiek? Ezagutzen dituzu? Zer kontatuko zenioke haietaz lagun bati? Jar zaitezte launaka. Taldekide bakoitzak aukeratu musikari bat, bilatu informazioa eta elkarri kontatu. Gero, egokitu zaizun musikagilearen obra baten zatiren bat hautatu eta elkarrekin entzun.
🎼 Nire musikagilea launaka
Nire musikagilea:👩🎤 Eta emakume konpositoreak?
Aipatu ditugun lau musikagile horiek emakumeak ala gizonak dira?Ezagutzen duzu konpositore emakumerik? Bilatu informazioa eta denon artean osatu zerrenda bat.
L. Pleynet ahizpak
Film hau benetako historia batean oinarrituta dago. Zer gertatu da Pleynet ahizpekin? Bilatu Interneten Pleynet ahizpei buruzko informazioa eta argazkiak.
📰 Benetako istorioa bakarka
Amaitu al duzu? Bidali zure lana irakasleari
Inprimatu edo PDF gisa gorde, edo kopiatu testua eta bidali.