AMA MU - LH123

This product is no longer available.



ADIN EGOKIA
LH 1-2-3
Iraupena

63'
Urtea

2022
Zuzendaria
Mohammad Kheyrandish

Herrialdea

Suedia

Sinopsia

Zikoina bidaiaria baserrian agertzen den egunean, Ama Muk bere buruari galdetzen dio zer esan nahi duen benetan 'etxe' hitzak. Nola egon daiteke ziur bizi den belardia eta landetxea bere etxea direla? Eta mundu handi horretako beste lekuren batean bizitzeko leku hoberik balego? Beleari kosta egiten zaio lagunari erakustea bizitzeko leku aproposena ez duela zertan kanpoan topatuko.

Zergatik ikusi film hau?

Emozioak eta giza balioak lantzeaz gain, sormena eta pentsamendu kritikoa sustatzen dituen filma da. Norbere etxearekiko sentimenduei buruz hausnartzen erakusten du. Ingurumena eta animalien bizi estiloa landuz, natura eta ekologiara hurbiltzen ditu. Filmak, hegaztien migrazioa eta ingurumenarekiko kontzientzia handitzen ditu. 

FILMAN LANDU DAITEZKEEN GAIAK

  • hegazti migratzaileak
  • baserria
  •  baserriko lanabesak
  • etxearekiko sentimendua
  • estereotipoak
  • NATURA

Material didatikoa

Film honen material didaktiko PDF formatu editagarrian duzu eskuragarri alboko botoia sakatuta. Material didaktikoa zure ordenagailura deskargatu eta bertan editatu dezakezu.
MATERIAL DIDAKTIKOA URRIAN EGONGO DA ESKURAGARRI, EMANALDIAK HASTEAREKIN BATERA

Trailerra


 
 

Filma ikusi hemen 

Filma ikusteko sartu dagokion pasahitza “Passsword” eremuan eta sakatu “Watch Video” botoia.

Filma pantaila osoan ikus dezakezu beheko menuan lau gezitxo dituen botoia sakatuta.