Barraskiloa eta Balea - HH-LH12

    This combination does not exist.

    Hasi eskaera hemen, ikasle kopurua sartuz:



    ADIN EGOKIA
    HH-LH12
    Iraupena

    36'
    Urtea

    2018
    Zuzendaria

    Max Lang eta Daniel Sanaddon
    Herrialdea

    Erresuma Batua

    Sinopsia

    Espiritu geldiezinez eta mundua ezagutzeko irrikaz betea, barraskilo txiki bat itsasoetan zeharreko bidaia batean murgilduko da, xibarta baten isatsean bidaiatuz. Egun batean, ordea, baleak norabidea galdu eta badia isolatu batean geratuko da hondoratuta. Nola lortuko du barraskilo txikiak bera salbatzea?

    Edertasun handiko istorio honekin batera, itsas munduarekin lotutako film labur bat ikusteko aukera izango duzue.


    Zergatik ikusi film hau?

    Norbera oso txikia izanik ere, aldaketa handiak eragin daitezkeela erakusten du filmak: barraskiloak, tamainak baldintzatu gabe, adorez ekiten dio erronkari. Adiskidetasun ustekabekoa eta mundua ezagutzeko jakin-mina dira ardatz, itsaspeko unibertso koloretsu eta magiko baten bidez kontatuta. Film lasai eta poetikoa da, txikienekin natura eta besteekiko errespetuaz hitz egiteko aproposa. 


    FILMAN LANDU DAITEZKEEN GAIAK

    • JOLAS MATERIALA 
    • laguntasuna eta elkartasuna
    • ELKARLANA
    •  jakin-mina eta mundua ezagutzeko grina
    • ausardia 
    • Naturarekiko eta itsasoarekiko errespetua
    • autoestimua
    • adore pertsonala: txikia izan arren gauza handiak egin daitezke
    • malgutasuna eta altruismoa
    • itsasoko biodibertsitatea
    • MDB - Info Gehiago

    Material didatikoa

    Film honen material didaktiko PDF formatu editagarrian duzu eskuragarri alboko botoia sakatuta. Material didaktikoa zure ordenagailura deskargatu eta bertan editatu dezakezu.

    MATERIAL DIDAKTIKOA URRIAN EGONGO DA ESKURAGARRI, EMANALDIAK HASTEAREKIN BATERA

    Trailerra


     
     

    Filma ikusi hemen 

    Filma ikusteko sartu dagokion pasahitza “Passsword” eremuan eta sakatu “Watch Video” botoia.

    Filma pantaila osoan ikus dezakezu beheko menuan lau gezitxo dituen botoia sakatuta.