BIHURRI Jauretxetik kale gorrira - LH123
ADIN EGOKIA
LH 1-2-3Iraupena
87'Urtea
2019Zuzendaria
Kevin JohnsonHerrialdea
Kanada
Sinopsia
“Bihurri” izeneko
txakurra da gure protagonista. Haren jabe aberatsa bat-batean hil eta gero,
“Bihurri” hiri handiko kaleetan abandonatuta eta bakarrik aurkituko da bizitzan
lehen aldiz, Zoe neskato gazteak bere etxera eramaten duen arte. Bestalde,
andre zahar milioidunak bere ondasun guztien oinordeko izendatu duenez, haren
iloba diru goseei iheska ibili beharko du txakurrak, herentzia berenganatzeko
erabili nahi dute-eta.
Zergatik ikusi film hau?
Umorea eta abentura nagusi diren istorio honek maitasunaren eta diruaren arteko kontrastea erakusten du: batzuek Bihurrirengan interes ekonomikoa baino ez dute ikusten, Zoek, aldiz, benetako maitasuna eskaintzen dio. Familia egiazkoa aukeratutakoa ere izan daitekeela irakasten du, eta babesik gabeko izaki bat besarkatzeak norbera aberasten duela. Film dibertigarri eta bihotz-berotzailea, txikienekin balio materialen eta afektiboen arteko aldea hausnartzeko aproposa.
FILMAN LANDU DAITEZKEEN GAIAK
- adiskidetasuna eta maitasuna interes materialen gainetik
- familia
- haukeratutako familia
- Babesgabetasuna eta elkartasuna
- gutiziaren kritika
- umorea eta errilentzia
- besteak zaintzeko erantzunkisuna
- aldaketa pertsonala
- etxeko animalien zaintza
Material didatikoa
Film honen material didaktiko PDF formatu editagarrian duzu eskuragarri alboko botoia sakatuta. Material didaktikoa zure ordenagailura deskargatu eta bertan editatu dezakezu.
MATERIAL DIDAKTIKOA URRIAN EGONGO DA ESKURAGARRI, EMANALDIAK HASTEAREKIN BATERATrailerra



