BRAM BARRABAS - LH456
ADIN EGOKIA
LH 4-5-6Iraupena
83'Urtea
2013Zuzendaria
Anna van der HeideHerrialdea
Holanda
Sinopsia
Bram 6 urteko haur
bat da eta ez da gelditu ere egiten. Alaia, kementsua, benetako
abenturazale eta asmatzailea da. Eta gainera, izugarrizko irudimena du. Bera
inguratzen duen munduak pentsatzeko asko ematen dio eta "Izen onenen"
eta "Hitz onenen" bilduma egiten du liburuxka batean. Bram
"handien eskolara" joan eta lehenengo mailan hasteko desiatzen dago,
baina Fish Jaun zorrotzaren gelan tokatu zaio. Bere irakasle berria, itxi eta
disziplinatua da eta ez zaio axola Bram-en barne mundua. Gure protagonista txikia,
geratu gabe mugitzen da, eta ez da sekula eskolako lanetan kontzentratzen. Baina
Fish jaunak ahalegin guztiak egingo ditu Bram-ek gauzak "behar diren
bezala" egiteko. Bram-en gurasoek zailtasunak izango dituzte semearen
zoriontasuna eta irakasle berriaren egiteko modu berrietara moldatzearen arteko
oreka lortzeko.
Zergatik ikusi film hau?
Bram Barrabas filmak haurrek
beren sormena eta jakin-mina askatasunez bizitzeko duten garrantzia erakusten
du. Bram, beti ideia berriez beteta dagoen ume xarmangarriak, eskolako arau
zorrotzekin topo egiten du. Istorioak umorez eta abenturaz azaltzen du nola
aurki daitekeen oreka irakasleen eta haurren munduen artean.
Haurrek ikasiko dute beren berezitasunak indargune direla, eta gurasoek zein
irakasleek haurren energia hori bideratzen ikasteko inspirazioa jasoko dute.
Film dibertigarri, hunkigarri eta hezitzailea da.
FILMAN LANDU DAITEZKEEN GAIAK
- SORMENA
- NORBERE BURUANGAN KONFIDANTZA
- ENPATIA
- PAZIENTZIA ETA ELKAR ULERMENA
- erantzunkisuNA
- errespetua
- ADISKIDETASUNA
Material didatikoa
Trailerra


