DEEPSEA - LH456

    This combination does not exist.

    Hasi eskaera hemen, ikusle kopurua sartuz:



    ADIN EGOKIA
    LH 4-5-6
    Iraupena

    112'
    Urtea

    2023
    Zuzendaria
    Tian Xiao Peng
    Herrialdea

    Txina

    Sinopsia

    Shenxiu, txikitan amak bakarrik utzi zuen neskatoa, itsas bidaian joaten da familiarekin oporretara. Gau batean, itsasotik etorritako dei bati jarraituz, urpeko zahar batean aurkitzen den jatetxe dotore batean amaitzen du. Neskatoak ez du susmatzen guzti horrek amarekin zerikusia duenik.

    Zergatik ikusi film hau?

    Deep Sea filmak emozioak lantzen ditu, tristura, bakardadea eta beldurrak nola gainditu erakutsiz; ausardia eta erresilientzia azpimarratzen ditu, zailtasunen aurrean ez etsitzeko; irudimen eta sormena indartzen ditu itsaspeko mundu magiko baten bidez; eta autoezagutza sustatzen du, norberaren emozioak ulertu eta onartzeko bidea eskainiz. Azken batean, haurrei erakusten die emozioak adieraztea eta partekatzea sendabide bihur daitekeela.


    FILMAN LANDU DAITEZKEEN GAIAK

    • emozioen kudeaketa (bakardadea, beldurra, etsipena...)
    • erresilentzia
    • autoezagutza
    • adiskidetasuna
    • agur esateko gaitasuna
    • ilusioa
    • itxaropena

    Material didatikoa

    Film honen material didaktiko PDF formatu editagarrian duzu eskuragarri alboko botoia sakatuta. Material didaktikoa zure ordenagailura deskargatu eta bertan editatu dezakezu.
    MATERIAL DIDAKTIKOA URRIAN EGONGO DA ESKURAGARRI, EMANALDIAK HASTEAREKIN BATERA

    Trailerra


     
     

    Filma ikusi hemen 

    Filma ikusteko sartu dagokion pasahitza “Passsword” eremuan eta sakatu “Watch Video” botoia.

    Filma pantaila osoan ikus dezakezu beheko menuan lau gezitxo dituen botoia sakatuta.