ELKANO, LEHEN MUNDU BIRA - LH456
ADIN EGOKIA
LH 4-5-6Iraupena
85'Urtea
2019Zuzendaria
Angel AlonsoHerrialdea
Euskal HerriaSinopsia
Ezezagunerako bidaia bat, Magallanesen buruzagitzapean abiatu eta Juan Sebastian Elkanok amaitu zuena. Ekaitzak, gosea, tribuak... Sevillatik bost ontzi atera ziren. Hiru urte beranduago, bakarra itzuli zen. Planetaren biribiltasuna behin betiko frogatu zuen abenturarik ikaragarriena.
Zergatik ikusi film hau?
Historia modu dibertigarri batean azaltzeko aproposa da. Honetaz gain, itsasoari eta geografiari buruzko datu ezberdinak ematen ditu.
Aurten beteko da Elkanoren mundu biraren 500. urteurrena.
FILMAN LANDU DAITEZKEEN GAIAK
- historia
- ABENTURA
- lanerako grina
- AMETSAK BETE
Material didatikoa
Film honen material didaktiko PDF formatu editagarrian duzu eskuragarri alboko botoia sakatuta. Material didaktikoa zure ordenagailura deskargatu eta bertan editatu dezakezu.
MATERIAL DIDAKTIKOA URRIAN EGONGO DA ESKURAGARRI, EMANALDIAK HASTEAREKIN BATERA