GABI (8 urtetik 13 urtera) - DBH12

    This combination does not exist.

    Hasi eskaera hemen, ikusle kopurua sartuz:



    ADIN EGOKIA
    DBH 1-2
    Iraupena

    61'
    Urtea

    2021
    Zuzendaria
    Engeli Broberg
    Herrialdea

    Suedia

    Sinopsia

    Gabik Gabi izan nahi du. Desira horrek erraza dirudi, baina ez da. Gabi desberdin sentitzen da. Nahiz eta bere bizitzako 8 urteetan gauzak argi esateak ez dion inoiz arazorik ekarri. Baina familia herri txiki batera joan eta pubertarora iristen denean, gauzak aldatzen hasten dira.

    Zergatik ikusi film hau?

    Generoa zer da? Zalantzak izatea normala al da? Denok gaude ziur gizonezkoak ala emakumezkoak ala beste ezer garen? Taldean onartua izatea, familian, zalantzak mahai gainean jartzea, errebeldia, nerabezaroa. Gabiren egoera berean aurkitzen diren ikasleek eskertuko dute filma eta bere ingurukoek ulerkorrago izaten lagunduko die.

    FILMAN LANDU DAITEZKEEN GAIAK

    • Genero bitarra
    • Genero identitatea
    • FAMILIA
    • adiskidetasuna
    • NERABEZAROA

    Material didatikoa

    Film honen material didaktiko PDF formatu editagarrian duzu eskuragarri alboko botoia sakatuta. Material didaktikoa zure ordenagailura deskargatu eta bertan editatu dezakezu.
     

    Trailerra


     
     

    Filma ikusi hemen 

    Filma ikusteko sartu dagokion pasahitza “Passsword” eremuan eta sakatu “Watch Video” botoia.

    Filma pantaila osoan ikus dezakezu beheko menuan lau gezitxo dituen botoia sakatuta.