IGELAK ETA ZAPOAK - LH123
ADIN EGOKIA
LH 1-2-3Iraupena
75'Urtea
2009Zuzendaria
Simone van DusseldorpHerrialdea
Holanda
Sinopsia
Sei urteko Maxek zeregin garrantzitsua dauka: Erietxean dagoen bere anaiarentzat txalburuak/zapaburuak aurkitzea, beharrezkoak baititu sendatzeko. Zeregin honetan Jessek lagunduko dio eta abentura zoragarri bati ekingo diote. Bidean, zelai, baserri, animaliak (azeri eta orein batekin topo egingo dute) eta basoak ezagutuko dituzte. Arraro ibiltzen den beldar baten lagunak egiten dira, behiak jezten erakusten dien mutil eta txerriekin jolasten duen neska bat ere ezagutuko dituzte! Baina, Max eta Jessek aurkituko al dituzte txalburu/zapaburu famatuak?
Zergatik ikusi film hau?
Filmak anaitasuna, laguntasuna eta naturarekiko harremana azaleratzen ditu. Max, bere anaia gaixoari laguntzeko helburuarekin, lagunarekin batera abentura zirraragarrian murgiltzen da zapaburu bila.
Istorioak abentura, jakin-mina eta ausardia uztartzen ditu, haurrek laguntasunaren indarra eta familiaren maitasuna balioetsi ditzaten.
Haurrek ikasiko dute elkarri laguntzea eta naturari arreta ematea beti dela bide ona.
Film hunkigarri eta hezitzailea.
FILMAN LANDU DAITEZKEEN GAIAK
- ANIMALIAK
- ETXE-ANIMALIEN ZAINTZA
- LAGUNTASUNA
- ELKARLANA
- ABENTURA
- AUSARDIA
- FAMILIA
- NATURAREKIKO MAITASUNA
- ZINTZOTASUNA
- OSASUNGINTZAREKIKO KONTZIENTZIA
Material didatikoa
Film honen material didaktiko PDF formatu editagarrian
duzu eskuragarri alboko botoia sakatuta. Material didaktikoa zure
ordenagailura deskargatu eta bertan editatu dezakezu.
MATERIAL DIDAKTIKOA URRIAN EGONGO DA ESKURAGARRI, EMANALDIAK HASTEAREKIN BATERA
Trailerra

