IRATI - DBH34-BATXI

    This combination does not exist.

    Hasi eskaera hemen, ikusle kopurua sartuz:



    ADIN EGOKIA
    DBH 3-4 
    Iraupena

    111'
    Urtea

    2022
    Zuzendaria
    Paul Urkijo
    Herrialde
    Euskal Herria 

    Sinopsia

    Karlomagnoren armada Pirinioak sarraskitzen ari da, eta, hari aurre egiteko, ibarjaunak laguntza eske jotzen du bertako jainko zaharrengana, zeinak desagertzeko zorian baitaude kristautasunaren eraginez. Odolezko itun baten bitartez, ibarjaunak etsaia garaitzen du, trukean bizia emanda, baina lehenago, Eneko semeari hitzemanarazten dio ibarjaun zuzena izango dela. Urte batzuk beranduago, Eneko, jada heldua eta kristau fedean hezia, umetan egindako promesa betetzera doa; baina, orduan, aitaren gorpua, frankoei hartutako altxorrarekin batera lurperatu zutena, modu ulertezinean desagertzen da. Horrek zalantzan jartzen du haien leinua. Enekok berreskuratu egin beharko ditu bere patua betetzeko, eta horretarako ezinbestekoa izango du ibarreko gazte baten laguntza, Irati izeneko pagano batena. Bi gazteak oihan bitxi eta ilun batean murgilduko dira: bertan, diotenez, “izena duen guztia bada”


    Zergatik ikusi film hau?

    Irati filmak ikasleei euskal mitologia eta historia hurbiltzen die, VIII. mendeko giroan, abentura eta fantasiazko istorio baten bidez. Filmak emakumeen indarra eta askatasuna azpimarratzen ditu, eta elkarlana, konfiantza eta desberdintasunak gainditzea sustatzen ditu. Gainera, gizakiaren eta naturaren arteko harremana erakusten du, ikasleei ingurumenarekiko erantzukizuna eta balio etikoak lantzeko aukera emanez.

    Film hunkigarria, sormena piztu eta hausnartzera gonbidatzen duena.


    FILMAN LANDU DAITEZKEEN GAIAK

    • KULTURA ETA IDENTITATEA
    • EMAKUMEAREN INDARRA ETA BALIOA GIZARTEAN
    • GIZAKIAREN ETA NATURAREN ARTEKO HARREMANA
    • ETIKA
    • MIOLOGIA
    • EUSKARA ETA LITERATURA
    • ERDI AROKO GIZARTEA ETA KULTURA
    • ORREAGAKO GUDA
    • KRISTAUTASUNA ETA PAGANISMOA

    Material didatikoa

    Film honen material didaktiko PDF formatu editagarrian duzu eskuragarri alboko botoia sakatuta. Material didaktikoa zure ordenagailura deskargatu eta bertan editatu dezakezu.

     

    Trailerra


     
     


    Filma ikusi hemen 

    Filma ikusteko sartu dagokion pasahitza “Passsword” eremuan eta sakatu “Watch Video” botoia.

    Filma pantaila osoan ikus dezakezu beheko menuan lau gezitxo dituen botoia sakatuta.