ISPILUAREN BESTE ALDEKO GAZTELUA - DBH12

    This combination does not exist.

    Hasi eskaera hemen, ikasle kopurua sartuz:



    ADIN EGOKIA
    DBH 1-2
    Iraupena

    110'
    Urtea

    2022
    Zuzendaria

    Keiichi Hara
    Herrialdea

    Japonia

    Sinopsia

    Tokion, auzo lasai batean, zazpi nerabe esnatu eta beren logeletako ispiluek dirdira egiten dutela  ohartzen dira. Ukitu soil batekin, beren bizitza bakartiak utzi eta eskailera kiribilez, erretratu zaindariez eta armiarma-lanparaz betetako gaztelu zoragarri batean barreiatzen dira. Santutegi berri honetan, aztarnak jarraitu behar dituzte; horiek gelaxka ezkutu batera daramate, non haietako bati desio bat beteko zaion. Baina bada tranpa bat: arratsaldeko bostak baino lehen gaztelua uzten ez badute, zigortuak izango dira. Denbora aurrera doan heinean, egia suntsitzaile bat agertzen da: beren istorioak partekatzeko adorea dutenek bakarrik lortuko dute aurrera jarraitzea.


    Zergatik ikusi film hau?

    Filmak bazterketa soziala, bakardadea eta konfiantza galdua indartzeko bidea proposatzen du: Kokoro eta beste sei ikasleek elkarrekin abentura bat bizi dute gaztelu misteriotsu batean, non euren benetako indarra istorioak partekatzean aurkituko duten. Elkarlanak, enpatia eta aurreiritziak gainditzeko gaitasuna lantzen ditu, umore magiko batean murgilduta. Haurrek balioetsi dezakete adiskidetasunaren indarrak eta elkarri entzuteak helmugarako biderik egokiena direla.

    Film hunkigarri eta hausnartzailea.


    FILMAN LANDU DAITEZKEEN GAIAK

    • AUTOESTIMUA
    • BAKARDADEA
    • ENPATIA
    • ADISKIDETASUNA
    • ASERTIBITATEA
    • AUSARDIA
    • ESTRESA
    • JAZARPENA
    • berdintasuna

    Material didatikoa

    Film honen material didaktiko PDF formatu editagarrian duzu
    eskuragarri  alboko botoia sakatuta. Material didaktikoa
    zure ordenagailura deskargatu eta bertan editatu dezakezu.
                              

    MATERIAL DIDAKTIKOA URRIAN EGONGO DA ESKURAGARRI, EMANALDIAK HASTEAREKIN BATERA


    Trailerra


     
     




    Filma ikusi hemen 

    Filma ikusteko sartu dagokion pasahitza “Passsword” eremuan eta sakatu “Watch Video” botoia.

    Filma pantaila osoan ikus dezakezu beheko menuan lau gezitxo dituen botoia sakatuta.