IZURDE MUTIKOA - LH123
ADIN EGOKIA
LH 1-2-3Iraupena
90'Urtea
2022Zuzendaria
Mohammad KheyrandishHerrialdea
Errusia
Sinopsia
Izurde batzuek itsasoan galdutako ume bat salbatzen dute, eta familiako beste bat balitz bezala hezten dute. Poz-pozik bizi dira olatu azpian, harik eta munstro zital batek urpeko mundua bereganatzen duen arte. Umetxoa lehorrera erbesteratzen dute, eta bertan bihotz oneko Murvarid kapitainak hartzen du etxean. Kapitainaren eta bere lagun mina eta ia anaia den Elur-bola izurdearen laguntzaz, mutikoak bere benetako jatorriaren misterioa argitzeko bidaia bati ekingo dio. Abentura zirraragarriak ditu bistan!
Zergatik ikusi film hau?
Ahaleginaren bitartez nork bere mugak gainditu dezakela erakusten du. Talde lanaren garrantzia eta bakoitzak bere gain izan behar duen konfidantza lantzeko aproposa da.
FILMAN LANDU DAITEZKEEN GAIAK
- Komunikazio motak
- elkarren arteko komunikazioa
- natura
- itsasoa zaindu beharra
- familia motak
- talde lana
- abentura
- aDIskidetasuna
- itsasoko bizitza
Material didatikoa
Film honen material didaktiko PDF formatu editagarrian
duzu eskuragarri alboko botoia sakatuta. Material didaktikoa zure
ordenagailura deskargatu eta bertan editatu dezakezu.
MATERIAL DIDAKTIKOA URRIAN EGONGO DA ESKURAGARRI, EMANALDIAK HASTEAREKIN BATERA
Trailerra


