LABAN, MAMU TXIKIA - HH
ADIN EGOKIA
HHIraupena
49´Urtea
2006Zuzendaria
Alicja JaworskiHerrialdea
SuediaSinopsia
Laban, mamu txikia, bere familiarekin bizi da Moringsun gazteluan. Bere aitaren antzera, ingurukoak beldurtu nahi ditu, baina saiatu izanagatik ere ez du lortzen. Labolina, bere ahizpa, oso trebea da soinuak egiten, edozein soinu imitatzeko gaitasuna du. Gazteluan erregearen familia bizi da, eta erregearen semea, Michief printzea, Rufus haren txakurrarekin batera, Labanen lagun onenak dira. Protagonista den mamu txikiari, Labani, iluntasunak ematen dio beldurra.
Zergatik ikusi film hau?
Emozioak identifikatzen eta aztertzen laguntzen duen filma da, eta baita norberak dituen trebetasunak bilatzen eta haietaz harro egoten ere.
Unitate didaktikoan lantzen diren gaiak
- JOLAS MATERIALA
Material didatikoa
Film honen material didaktiko PDF formatu editagarrian duzu eskuragarri alboko botoia sakatuta. Material didaktikoa zure ordenagailura deskargatu eta bertan edita dezakezu.
Trailerra
Filma ikusi hemen


