PAPEREZKO HEGAZKINAK - LH456

    This combination does not exist.

    Hasi eskaera hemen, ikusle kopurua sartuz:



    ADIN EGOKIA
    LH 4-5-6
    Iraupena

    92'
    Urtea

    2014
    Zuzendaria
    Robert Connolly
    Herrialdea

    Australia

    Sinopsia

    Benetako gertaeretan oinarrituta, Dylanen istorio hunkigarria kontatzen du filmak. Hamaika urteko mutila Australian bizi da, bere aitarekin (Sam Worthington). Alargundu zenetik, aitak ezin du garai bateko erlazioa berreskuratu semearekin, ez baitu emaztearen galera gainditzerik izan. Dylan, berriz, bere pasioan murgiltzen da: hegan egiten duten objektuak. Orduak eta orduak pasatzen ditu paperezko hegazkinak hegan jartzen, egunen batean bere ametsa egi bihurtuko delakoan: Paperezko Hegazkinen Munduko Txapelketan parte hartzea. Dylanen adoreak Japoniako Munduko Txapelketan parte hartzeko txartela eskuratzera darama , aitari amaren galera gainditzen laguntzen dion bitartean.

    Zergatik ikusi film hau?

    Dolua eta minaren aurrean adorez aurrera egiteko modu bat erakusten du filmak, umeen begietatik. Dylanen pasioak eta ametsak indarra ematen dio bai berari, bai aitari ere, bien arteko harremana berreskuratzen laguntzeko. Ametsen atzetik joateak eta zailtasunei aurre egiteak nola sendatu dezaketen barrua ederki kontatzen du, hunkigarritasun eta itxaropenez.


    FILMAN LANDU DAITEZKEEN GAIAK

    • adiskidetasuna
    • familia
    • gurasoen heriotza
    • dolua
    • nerabezaroa
    • sormena
    • elkartasuna
    • lehiakortasuna

    Material didatikoa

    Film honen material didaktiko PDF formatu editagarrian duzu eskuragarri alboko botoia sakatuta. Material didaktikoa zure ordenagailura deskargatu eta bertan editatu dezakezu.
    MATERIAL DIDAKTIKOA URRIAN EGONGO DA ESKURAGARRI, EMANALDIAK HASTEAREKIN BATERA

    Trailerra


     
     





    Filma ikusi hemen 

    Filma ikusteko sartu dagokion pasahitza “Passsword” eremuan eta sakatu “Watch Video” botoia.

    Filma pantaila osoan ikus dezakezu beheko menuan lau gezitxo dituen botoia sakatuta.