PRODIJIOAK - DBH

    This combination does not exist.

    Hasi eskaera hemen, ikasle kopurua sartuz:



    ADIN EGOKIA
    DBH 1-2
    Iraupena

    101'
    Urtea

    2024
    Zuzendaria

    Frédéric eta Valentin Potier
    Herrialdea

    Frantzia

    Sinopsia

    Pleynet bikien benetako istorioan oinarritua.

    Gaixotasun arraro batek bi neska biki pianisten etorkizuna jokoan jartzen duenean,  jotzen jarraitzeko borrokatuko dira.


    Vallois bikiak pianista paregabeak dira eta 18 urterekin Karlsruheko kontserbatorioan onartuko dituzte, Klaus Lenhardt zuzendari entzutetsuaren gidaritzapean. Aitaren ametsa daramate bizkar gainean, hark dena utzi baitzuen bere alabak onenak izateko. Baina pianoaren nazioarteko elitean sartu ostean, heuren etorkizuna jokoan jarriko duen zerbait gertatuko da: gaixotasun arraro batek bietako baten eskuei eragingo die, eta bere garapena bat-batean eten. Hasiera batean beste ahizpak dizdira egingo badu ere, laster nabarituko du gaixotasuna berak ere. Pianorik gabeko bizimodua onartu beharrean, euren artean praktikatzen jarraitzeko borrokatuko dira, eta munduan bakarra den teknika bat garatuko dute elkarrekin. Benetako prodijioak!


    Zergatik ikusi film hau?

    Gaixotasun edo desgaitasun batek ez duela zertan amets bat bertan behera utzi behar erakusten du filmak, eta batez ere, elkarrekin, gauza ustekabeak sor daitezkeela. Ahizpen arteko elkartasuna eta maitasuna dira istorioaren muina, eta egoera zailenetan ere, sormenak eta elkarlaguntzak bide berriak ireki ditzaketela erakusten du. Emozioz betetako filma da, benetako gertaeretan oinarritua izateak indar berezia ematen diona.


    FILMAN LANDU DAITEZKEEN GAIAK

    • AUTOESTIMUA
    • hizpen/senideen arteko elkartasuna
    • gaixotasun eta desgaitasunen onartzea
    • seberantzia
    • perseberantzia
    • erresilentzia
    • gurasoen ametsak vs norbere ametsak
    • gurasoen presioa eta itxaropen desegokiak
    • sormena
    • erronka berriei aurre egitea
    • birsortzea
    • gurasoen rollak familian


    Material didatikoa

    Film honen material didaktiko PDF formatu editagarrian duzu 
    eskuragarri  alboko botoia sakatuta. Material didaktikoa
    zure ordenagailura deskargatu eta bertan editatu dezakezu.
                              

    MATERIAL DIDAKTIKOA URRIAN EGONGO DA ESKURAGARRI, EMANALDIAK HASTEAREKIN BATERA


    Trailerra


     
     




    Filma ikusi hemen 

    Filma ikusteko sartu dagokion pasahitza “Passsword” eremuan eta sakatu “Watch Video” botoia.

    Filma pantaila osoan ikus dezakezu beheko menuan lau gezitxo dituen botoia sakatuta.