PRODIJIOAK - DBH12

    This combination does not exist.

    Hasi eskaera hemen, ikasle kopurua sartuz:



    ADIN EGOKIA
    DBH 1-2
    Iraupena

    101'
    Urtea

    2024
    Zuzendaria

    Frédéric eta Valentin Potier
    Herrialdea

    Frantzia

    Sinopsia

    Pleynet bikien benetako istorioan oinarritua.

    Gaixotasun arraro batek bi neska biki pianistaren etorkizuna jokoan jartzen duenean,  jotzen jarraitzeko borrokatuko dira.
    Vallois bikiak pianista paregabeak dira eta 18 urterekin Karlsruheko kontserbatorioan onartuko dituzte, Klaus Lenhardt zuzendari entzutetsuaren gidaritzapean. Aitaren ametsa daramate bizkar gainean, hark dena utzi baitzuen bere alabak onenak izateko. Baina pianoaren nazioarteko elitean sartu ostean, euren etorkizuna jokoan jarriko duen zerbait gertatuko da: gaixotasun arraro batek bietako baten eskuei eragingo die, eta bere garapena bat-batean eten. Hasiera batean beste ahizpak distira egingo badu ere, laster nabarituko du gaixotasuna berak ere. Pianorik gabeko bizimodua onartu beharrean, euren artea praktikatzen jarraitzeko borrokatuko dira, eta munduan bakarra den teknika bat garatuko dute elkarrekin. Benetako prodijioak!


    Zergatik ikusi film hau?

    Filmak bazterketa soziala, bakardadea eta konfiantza galdua indartzeko bidea proposatzen du: Kokoro eta beste sei ikasleek elkarrekin abentura bat bizi dute gaztelu misteriotsu batean, non euren benetako indarra istorioak partekatzean aurkituko duten. Elkarlanak, enpatia eta aurreiritziak gainditzeko gaitasuna lantzen ditu, umore magiko batean murgilduta. Haurrek balioetsi dezakete adiskidetasunaren indarrak eta elkarri entzuteak helmugarako biderik egokiena direla.

    Film hunkigarri eta hausnartzailea.


    FILMAN LANDU DAITEZKEEN GAIAK

    • AUTOESTIMUA
    • BAKARDADEA
    • ENPATIA
    • ADISKIDETASUNA
    • ASERTIBITATEA
    • AUSARDIA
    • ESTRESA
    • JAZARPENA
    • berdintasuna

    Material didatikoa

    Film honen material didaktiko PDF formatu editagarrian duzu
    eskuragarri  alboko botoia sakatuta. Material didaktikoa
    zure ordenagailura deskargatu eta bertan editatu dezakezu.
                              

    MATERIAL DIDAKTIKOA URRIAN EGONGO DA ESKURAGARRI, EMANALDIAK HASTEAREKIN BATERA


    Trailerra


     
     




    Filma ikusi hemen 

    Filma ikusteko sartu dagokion pasahitza “Passsword” eremuan eta sakatu “Watch Video” botoia.

    Filma pantaila osoan ikus dezakezu beheko menuan lau gezitxo dituen botoia sakatuta.