ROBOTIA - LH123

    This combination does not exist.

    Hasi eskaera hemen, ikusle kopurua sartuz:



    ADIN EGOKIA
    LH 1-2-3
    Iraupena

    84'
    Urtea

    2024
    Zuzendaria
    Diego Cagide eta Diego Lucero
    Herrialdea

    Espainia

    Sinopsia

    Androidez osatutako mundu batean, bi robot fabrika berean eraikitzen dituzte, material berberekin eta aldi berean. Baina urteak igaroko dira berriz elkarrekin topo egin baino lehen. Alexek fabrikazio-akatsa duela dirudi, eta gurasoek kanpoaldeko herri txiki batera eramaten dute. Bibi, berriz, gurasoek eta irakasleek kontrolatutako ingurune kontserbadore eta zorrotz batean hazten da. Biek maite dute futbola. Alexek uste du ezin duela jokatu, eta Bibiri ez diote uzten. Hala ere, robot talde zoragarri batekin batera, futbol kantxa batean elkartuko dira.

    Zergatik ikusi film hau?

    Fantasiazko mundu batean girotua dagoen film koloretsu honek,  adiskidetasun eta tolerantziak duen garrantziaren adibide aparta da. Filmak ametsak jarraitu eta desberdintasunak onartzearen garrantzia erakusten du. Bibi, futbol jokalaria izan nahi duen neska robot ausartak, aurreiritziei eta oztopoei egin behar die aurre. Alex eta bere lagunen laguntzarekin, ausardiaz eta elkarlanaz jositako abentura biziko du. Istorioak umorez eta emozioz azaltzen du nola indartu daitezkeen laguntasuna, elkartasuna eta autoestimua, beldurrak gaindituz eta bakoitzaren berezitasunak balioetsiz. Haurrek ikasiko dute ametsak betetzea posible dela, konfiantza eta errespetua bidelagun dituztenean.

    Film dibertigarri, hunkigarri eta inspiratzailea.

    FILMAN LANDU DAITEZKEEN GAIAK

    • Desberdinen arteko adiskidetasuna
    • genero berdintasuna 
    • aurreiritziak
    • ausardia
    • BELDURREN GAINDITZEA
    • DESBERDINTASUNAREN ONARPENA
    • elkarlaguntza
    • KOMUNIKAZIOA
    • tolerantzia
    • ERRESILENTZIA
    • KONFIANTZA

    Material didatikoa

    Film honen material didaktiko PDF formatu editagarrian duzu eskuragarri alboko botoia sakatuta. Material didaktikoa zure ordenagailura deskargatu eta bertan editatu dezakezu.
    MATERIAL DIDAKTIKOA URRIAN EGONGO DA ESKURAGARRI, EMANALDIAK HASTEAREKIN BATERA

    Trailerra


     
     



    Filma ikusi hemen 

    Filma ikusteko sartu dagokion pasahitza “Passsword” eremuan eta sakatu “Watch Video” botoia.

    Filma pantaila osoan ikus dezakezu beheko menuan lau gezitxo dituen botoia sakatuta.