YUKU ETA HIMALAIAKO LOREA - LH123
ADIN EGOKIA
LH 1-2-3Iraupena
62'Urtea
2022Zuzendaria
Arnaud Demuynck eta Rémi DurinHerrialdea
Belgika
Sinopsia
Munduko mendi garaienen tontorretan bizi da eguzki-argi garbienaz elikatzen den landarea… Himalaiako lorea. Yuku sagutxoak familia atzean utzi eta betiereko argia duen lore horren bila abiatuko da bere amamari eskaintzeko, hura laster eramango du-eta sator itsuak Lurraren sakonera. Baina lorea aurkitzeko, Yukuk oztopoz betetako bidea gainditu beharko du: gaztelu azpiko estolda-arratoien eremu beldurgarria zeharkatu beharko du, bele anker eta gosetien belardia, denak galtzen diren baso sorgindua, eta batez ere… otsoak zaintzen duen Ikararen Zubia! Bidaian zehar, ordea, bere musika eta kantuei esker, Yukuk lagun asko egingo ditu. Eurak dira bizitzaren abenturan arrakasta izateko euskarririk onenaZergatik ikusi film hau?
Abesti, errima, kondaira eta igarkizunez beteriko istorio xarmangarria da. Betiereko bizia gure baitan dagoela irakasten duen filma da.
FILMAN LANDU DAITEZKEEN GAIAK
- AITOn amonekiko maitasuna
- senide baten galera
- familia
- elkarlaguntza
- abentura
- oztopoei aurre egin
- ausardia
Material didatikoa
Film honen material didaktiko PDF formatu editagarrian duzu eskuragarri alboko botoia sakatuta. Material didaktikoa zure ordenagailura deskargatu eta bertan editatu dezakezu.
MATERIAL DIDAKTIKOA URRIAN EGONGO DA ESKURAGARRI, EMANALDIAK HASTEAREKIN BATERA