YUKU ETA HIMALAIAKO LOREA - LH123

    This combination does not exist.

    Hasi eskaera hemen, ikusle kopurua sartuz:



    ADIN EGOKIA
    LH 1-2-3
    Iraupena

    69'
    Urtea

    2022
    Zuzendaria
    Arnaud Demuynck eta Rémi Durin
    Herrialdea

    Belgika

    Sinopsia

    Munduko mendi garaienen tontorretan bizi da eguzki-argi garbienaz elikatzen den landarea… Himalaiako lorea. Yuku sagutxoak familia atzean utzi eta betiereko argia duen lore horren bila abiatuko da bere amamari eskaintzeko, hura laster eramango du-eta sator itsuak Lurraren sakonera. Baina lorea aurkitzeko, Yukuk oztopoz betetako bidea gainditu beharko du: gaztelu azpiko estolda-arratoien eremu beldurgarria zeharkatu beharko du, bele anker eta gosetien belardia, denak galtzen diren baso sorgindua, eta batez ere… otsoak zaintzen duen Ikararen Zubia! Bidaian zehar, ordea, bere musika eta kantuei esker, Yukuk lagun asko egingo ditu. Eurak dira bizitzaren abenturan arrakasta izateko euskarririk onena

    Zergatik ikusi film hau?

    Abesti, errima, kondaira eta igarkizunez beteriko istorio xarmangarria da. Betiereko bizia gure baitan dagoela irakasten duen filma da.

    FILMAN LANDU DAITEZKEEN GAIAK

    • AITOn amonekiko maitasuna
    • senide baten galera
    • familia
    • elkarlaguntza
    • abentura
    • oztopoei aurre egin
    • ausardia

    Material didatikoa

    Film honen material didaktiko PDF formatu editagarrian duzu eskuragarri alboko botoia sakatuta. Material didaktikoa zure ordenagailura deskargatu eta bertan editatu dezakezu.
    MATERIAL DIDAKTIKOA URRIAN EGONGO DA ESKURAGARRI, EMANALDIAK HASTEAREKIN BATERA

    Trailerra


     
     

    Filma ikusi hemen 

    Filma ikusteko sartu dagokion pasahitza “Passsword” eremuan eta sakatu “Watch Video” botoia.

    Filma pantaila osoan ikus dezakezu beheko menuan lau gezitxo dituen botoia sakatuta.