ZOG I Dragoiak eta Heroiak - HH

    This combination does not exist.

    Hasi eskaera hemen, ikasle kopurua sartuz:



    ADIN EGOKIA
    HH
    Iraupena

    40'
    Urtea

    2018
    Zuzendaria

    Max Lang eta Daniel Sanaddon
    Herrialdea

    Erresuma Batua

    Sinopsia

    Zog dragoi gaztea da, eta eskolara joaten da hegan egin, sua jaurti eta printzesak bahitzen ikastera. Ez zaio beti erraza suertatzen, baina pausoak emanez aurrera egiten du. Bidean lagun berezi bat ezagutzen du: Perla printzesa. Printzesaren laguntzaz ikasten du ez dutela zertan munduak agintzen dien rola bete behar, bakoitzak bere bidea aukeratu dezakeela.

    3 film laburrez lagundutako ipuin honetan, neska ausart eta irudimentsuak dira protagonista.


    Zergatik ikusi film hau?

    Umorearen laguntzaz, haurrentzat, oso erakargarria den animazio sinple eta polit baten bitartez, adiskidetasuna eta sormena bezalako balioak modu dibertigarri eta hezitzailean irakasten ditu, egoera komikoen laguntzaz. Film lasai eta entretenigarria da, txikienen irudimena pizteko aproposa. 


    FILMAN LANDU DAITEZKEEN GAIAK

    • JOLAS MATERIALA
    • AUTONOMIA
    • NORBERagan KONFIDANTZA IZATEA
    • ELKARLANA
    •  ELKAR-ZAINTZA
    • PERSEBERANTZIA
    • AUSARDIA
    • GENERO ESTEREOTIPOEN GAINDITZEA

    Material didatikoa

    Film honen material didaktiko PDF formatu editagarrian duzu eskuragarri alboko botoia sakatuta. Material didaktikoa zure ordenagailura deskargatu eta bertan editatu dezakezu.

    MATERIAL DIDAKTIKOA URRIAN EGONGO DA ESKURAGARRI, EMANALDIAK HASTEAREKIN BATERA

    Trailerra


     
     

    Filma ikusi hemen 

    Filma ikusteko sartu dagokion pasahitza “Passsword” eremuan eta sakatu “Watch Video” botoia.

    Filma pantaila osoan ikus dezakezu beheko menuan lau gezitxo dituen botoia sakatuta.