ZUTIK! - LH123
ADIN EGOKIA
LH 1-2-3Iraupena
78'Urtea
2021Zuzendaria
Iker Alvarez eta Haizea PastorHerrialdea
Euskal HerriaSinopsia
Ingurune naturaletik gero eta urrunago dagoen mundu global honetan, bada oraindik zuhaitzei buruzko istorioak kontatzen dituenik. Iratxoak, gure irudimenari ihes egiten dioten botereak dituzten izaki fantastikoak bizi dira bertan. Zuhaitzeko hazia ernetzen den unetik beretik, iratxo bat jaiotzen da. Bere patuak betiko lotuta geratzen dira. Edo, behintzat, elezahar zaharrenek hori kontatzen dute. Baina, zer gertatzen da hiriko zuhaitzekin? Orain arriskuan daude. Zuhaitzak bota nahi dituzte eta horiekin batera bertan bizi diren iratxoak desagertuko dira ere. Laguntzeko modu bakarra dago. Zutik eustea..
Zergatik ikusi film hau?
Naturak gure egunerokotasunean duen garrantzia eta honekiko izan behar den errespetua agerian jartzen da filme honetan. Teknologia berriek duten eraginaren inguruan hausnartzeko aukera ematen du ere.
FILMAN LANDU DAITEZKEEN GAIAK
- Naturarekiko errespetua
- teknologien erabilera
- TALDE LANA
Material didatikoa
Film honen material didaktiko PDF formatu editagarrian
duzu eskuragarri alboko botoia sakatuta. Material didaktikoa zure
ordenagailura deskargatu eta bertan editatu dezakezu.
MATERIAL DIDAKTIKOA URRIAN EGONGO DA ESKURAGARRI, EMANALDIAK HASTEAREKIN BATERA