ZOG

eta mediku hegalariak ยท Jolas liburuxka digitala ยท Haur Hezkuntza

Pasahitza ez baduzu, galdetu zure irakasleari.

๐ŸŽฌ Euskara Zinema Aretoetara Programa ยท Haur Hezkuntza

Zog

eta mediku hegalariak

Jolas liburuxka digitala ยท Pantailatik ikasgelara

๐ŸŽฌ Sean Mullen๐Ÿ‡ฌ๐Ÿ‡ง Erresuma Batuaโฑ 40 min๐Ÿ‰ Animazioa
๐Ÿ‰
โญ 0 / 5๐Ÿฆ 0 / 5
Zog eta mediku hegalariak
SINOPSIA

Zog dragoia, Perla printzesa eta Teodosio zaldunarekin batera, zeruan zehar hegan ibiltzen da basoko animalien gaitzak sendatzen. Baina eguraldi txarrak jauregian lurreratzera behartzen dituenean, erregeak (Perlaren osabak) printzesa giltzapetuko du, haren ustez neska batentzat ez baitira egokiak abenturak.

Abentura dibertigarri hau film labur batez lagundua dator. Bertan, txori txiki batek erle talde bat ezagutuko du, eta naturan izaki guztiek eginkizun garrantzitsua dutela deskubrituko du. Zog eta bere lagunek animaliak zaintzen dituzten bezala, txori txikiak ere naturaren oreka eta izaki bizidunen arteko harremana ezagutuko ditu.

FITXA TEKNIKOA
Zuzendaria
Sean Mullen
Urtea
2020
Herrialdea
Erresuma Batua
Iraupena
40 min (film laburra barne)
NOR ZARA?

Liburuxka honetan zehar, 5 txoritxo daude ezkutatuta. Guztiak topatzeko gai izango zara?

๐Ÿ—บ๏ธ Jolasak

1

6 desberdintasunak topatu

Bi irudiak ez dira berdinak. Ukitu bigarren irudian aurkitzen dituzun 6 desberdintasunak.
Lehen irudia
Bigarren irudia
0 / 6
2

Koloreztatu

Nahi bezala koloreztatu Perlak sendatutako gaixoa: lamia.

๐Ÿชฃ BETE: ukitu eremu bat koloreztatzeko. ๐Ÿ–Œ๏ธ MARGOTU: hatzarekin margotu, adibidez L letra.

3

Itzalekin jolasean

Lotu irudi bakoitza bere itzalarekin.

๐Ÿ‘† Ukitu pertsonaia bat eta gero bere itzala (edo arrastatu hatza).

4

Sendagile poltsa

Lagundu Perlari sendagile poltsan sartu behar dituen objektuak aukeratzen.
Sendagile poltsa0 / 10
5

Bidea aurkitzen

Lagundu Zog, Perla eta Teodosiori erregearengana iristen.
Labirintoaโ–ถ๐Ÿ‘‘

๐Ÿ‘† Hasi gezitik eta eraman hatza bidetik erregearenganaino.

ZORIONAK!
Mediku hegalari txiki bikaina zara!
ย 
Tinko Euskara Elkartea
Eusko Jaurlaritza โ€“ Gobierno VascoNafarroako Gobernua โ€“ Gobierno de Navarra
Gipuzkoako Foru AldundiaBilbao, Donostia, Vitoria-Gasteiz

ZOG ETA MEDIKU HEGALARIAK โ€” Jolas liburuxka digitala ยท Tinko Euskara Elkartea ยท 1993tik euskarazko zinea sustatzen ยท tinkoeuskara.eus